LESAKA. Ohiturari eutsiz, Sanferminak bitarteko igande goizetan Karrikabuelta egiten hasi dira igande honetan Lesakako txistulariak. Tomas Rekondo gabeko lehen karrikabuelta izan zen, baina txistulari taldeak gogoan izan zuten taldekide beteranoena zena. Honela, herriko karriketan barna egindako itzulia bere etxeko atarian bukatu zuten eta gero, hamaiketakoa izan zuten Kasinoan, Rekondoren familiak eskainia. Argazkia: Aitor Arotzena