LESAKA - 2017ko Nafarroa Oinezen ondorioz Frainen landatutako Oinez Basoa ikusteko mendi itzulia antolatu du igandean Tantirumairu ikastolak. Herriko ikastolakoekin batera, Berako Labiaga, Baztan, Sarako Olhain eta Baigorriko ikasle, irakasle eta gurasoak espero dituzte igandean. 11.30ean Frainen ekitaldia eta hamaiketakoa eskainiko dute. Ikastolatik abiatuta bi aukera izanen dira joateko: 09.30ean oinez bide osoan eta 10.30ean autoz Piedade ingurura hurbildu eta azken zatia oinez egitea. - A.A.A.