bera. Illekuetako bestak ospatu dituzte asteburuan. Larunbat eguerdian bota zuten txipinazoaren ondotik, buruhandi eta erraldoiekin ibili ziren, gaiteroek lagunduta. Herri-kirol saio ikusgarria ere izan zuten, Inaxio Perurena harri-jasotzaile zutela. Auzo-bazkarian bildu ziren gero. Mus txapelketak, Bera Kantarik eta zezensuzkoak borobildu zituzten larunbateko ospakizunak. Igandean meza, haurrentzako marrazki lehiaketa, jolasak, Gure Txokoa dantza taldearen ikuskizuna eta pintxo-dastaketa izan zuten. Argazkia: erran.eus