igantzi - Joan den asteburuko lehen ospakizunen ondotik, ortzirale arratseko zortzietan botako den altxaferoarekin abiatuko dira Igan-tziko San Migel bestak. Aitzinetik, goitibehera txapelketa jokatuko da eta ondotik, karrika buelta kankailu eta buruhaundiekin, gaiteroek alaituta eta Trikidantz taldearekin dantzaldia.

Larunbat goizean karrikabueltak izanen dituzte. 12.00etan haur eta helduendako toka txapelketa frontoian. 18.00etan Haurren proba konbinatua. Segidan, Euskal Herriko emakumezkoen eta gizonezkoen lokotx biltze txapelketak, Nafarroako arpana txapelketa mistoa eta herritarren arteko desafioajokatuko dituzte. 20.00etatik 22.00etara Burrunba elektropatxaranga. 22.00etatik 23.30era Herenegun taldearekin dantzaldia. Gauerdian betizuak zezen plazan, Burrunbarekin. 01.00etatik 05.00etara Txingudi DJ.

Igandeko San Migel egun handian, goizean karrika buelta ezpata-dantzari eta txistulariekin. 11.30ean meza nagusia: Igantziko abesbatzak abestuko du eta ondotik bandera arbola doinuari dagokion ikurrin agurra dantzatu eta ezpata-dantzariek eta dantzariek saioa eskainiko dute. 17.00etan dantza luzea Foru plazan. 17.30ean afizionatuen arteko pilota partidak: Oskoz eta Apezetxea, Landa eta Agirreren kontra eta Aldabe eta Canabal, Barbajero eta Iruritaren kontra. 20.00etan muxikoak Foru Plazan. 21.30ean Cazahuetes mariatxiak.

Asteleheneko karrikabueltaren ondotik, haurrendako puzgarriak frontoian goiz-arratsaldez. 11.00etan haurrendako animaliak zezen plazan. 12.00etan betizuak zezen plazan Elutxa txarangak alaituta. 14.00etan haurrentzako herri-bazkaria. 14.00etan bertso-bazkaria Iker Zubeldia eta Julio Sotorekin. Bazkalondoa Elutxa txarangak alaituta. Ilunbarrean gazteen eskutik Poteo Xtreme. 19.00etatik 20.30era eta 22.00etatik 00.00etara Elutxa txaranga (Gaixoa ni).

Gazta lehiaketa Joan de nasteburan ere hainbat ekitaldi izan ziren. Plater-tiraketan Aiert Retegi suertatu zen irabazle. Pilota goxoarekin jokatutako txapelketaren finalean Imanol Retegi eta Xabier Almandozek irabazi zieten Arkaitz Retegi eta Joseba Bertizi eta dantza saio bikaina eskaini zuten herriko dantzariek. Igandean 11 gazta aurkeztu zituzten lehiaketara. Bordazabaleko Frantxixka Apeztegiaren gaztak eraman zuen lehenbiziko saria, Allinekobordako Batixta Migelenarenak bigarrena eta Argarategaraiko Elena Retegirenak hirugarrena. Ardo dastaketara, berriz, Nafarroako bortz upategi etorri ziren eta nahi adina ardo probatzeko aukera izan zen.