BERA - Gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte azarotik ekainera larunbatero 12.30etik 13.30era Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan, Udalak eta Kultura Batzordeak antolatuta. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da, urriaren 30a baino lehen (100 euro). Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. - A.A.A.