Berako Udalak eta Kultur Batzordeak sustatutako Uda Bizia egitarauaren baitan, Erabatera taldeak kontzertua eman zuen larunbatean Kultur Etxean. Hasiera batean Altzateko plazan egitekoa bazen ere, eguraldia zela eta, badaezpada kultur etxearen aterpera eraman zuten. Segurtasun neurri guziak bete zituzten ikusleek.