1983az geroztik Arantzako eskolako irakasle izan da Ixabel Danboriena eta egindako lana eskertzeko omenaldia egin zion Arantzako Guraso Elkarteak . Txistu doinuak lagun dantzariak atera ziren eta urtetan lankide izan duen Juanita Larraldek, gurasoek eta ikasleek ere esker oneko hitzak izan zituzten. Beñat semearen bertsoekin eta guraso elkartearen oroigarria hartuta, giro ederrean borobildu zuten ekitaldia.