- Gau Beltza ospatu zuten Lesakako haur eta gaztetxoek urriaren 31n, igande arratsaldean Harriondoa Kultur Etxeko konbentuan. Udalak antolatuta, 17.00etan, tailerrak egin zituzten (aurpegi margotzeko tailerra, kalabaza hustea, eskulanak, zapiak apaindu...) eta eguzkilore erraldoi bat osatu zuten denen artean. Txokolate beroa eskaini zen bertaratu zirenentzat. Azkenik, Harrizkoak ipuina aditzeko aukera izan zuten. Parte hartzea espero zena baino altuagoa izan zen eta udalak eskerrak eman dizkie antolaketan ibili ziren boluntario guztiei eta materiala utzi zutenei.