- Hamabi gasna aurkeztu ziren igandean 29. edizioa bete zuen Etxalarko gasna lehiaketara. Berako Garmendiko bordako Sokorro Almandoz izan zen 120 euroko lehen sariaren irabazlea. Bigarren saria (90 euro) Lesakako Agorlekuko Ainhoa Goñik eskuratu zuen eta hirugarren saria, 75 euro, Orabideko Kortariko bordako Julen Arburuak. Herriko gasnagileen artean, Joseba Danboriena izan zen garailea (50 euro) eta Joseba Arizaletaren gasnak lortu zuen bigarren saria (30 euro). Aurkeztutako gasnen erdiak zozketatu ziren. Oraindik 4.828, 7.900, 7.932 eta 7.902 zenbakiei dagozkien gasna erdien irabazleak ez dira agertu. Zenbaki horietako bat duenak Altxata Elkartekoekin jarri behar du harremanean. Segidan bertso bazkaria izan zen Unai Mendizabal eta Oihana Iguaranekin.