z dakit bertze inon ote dabiltzan, Alde Zaharrean bai, behintzat. Udaltzainez eta foruzainez osaturiko patruilak, oinez, karrikaz karrika, poteo tenorean, tabernetako bezeroei oroitarazteko ez dela zilegi edaria zutik edatea, jarrita baizik, eta bi lagun gehienez elkartu daitezkeela kanpoko mahai hankaluzeen inguruan. Horrelako agerpen larderia-tsua ikusirik, poteatzaileak erne, isilik, tenkaturik. Bi udaltzainetako batek urra-tzen du isiltasuna: "Oraingoz, gogora ekarri nahi dugu debekatua dagoela hainber-tze lagun hemen biltzea". Jendea ahal bezala barreia-tzen da eta, talde urdin-gorriak ospa egiten duelarik, galdera bat gelditzen da erantzunik gabe: zer dela-eta daraman lau txapelgorrietako batek -emakumezkoak, preseski- halako zakur puska izugarria. Patruila urruntzen den bitartean, solasak ere itzultzen dira: ez omen dela landetxe librerik Nafarroa osoan Aste Santurako; noiz irekiko ote dituzten mugak itsasoa ikustera joateko, eta jakina, txerto-solasak, erruz: konparaziora, 90 urteko emakumeei gomendio idatziak eman dizkiela Osasunbideak, txertoa jartzearekin batera: "kontuz, sukarra ager liteke, buruko min pixka bat, hartu parazetamola eta saiatu ez haurdun gelditzen hurrengo bi asteetan". Solasgaien artean ere, nola bihurtuko den Alde Zaharra jaima-herri eta zeinen temoso dabilen alkatea Sanferminekin. Ayusok Madrilen ostalaritza darabilen bezala, erabili nahi ditu Mayak Iruñeko festak eta zezenak. Iaz ere saiatu zen eta, aurten, zer erranik ez, bera sanferminzale bakarra delakoan, festen salba-tzailea delakoan. Argi dago gure Maya handiak eta bertze aunitzek Ayuso izan nahiko luketela, Madrilgo jainkosa berriaren manerak ere hona ekartzeko. Dena den, haren parekoa nekez izanen bada ere, behin Ayusoren bidea harturik, larri ibili ez ote dugun alkatearen mihian laster entzunen: "zezenak ala hil".