da beti izaten da sasoi perfektua hainbat entitate publikok haizatzen dituzten albisteei ez erreparatzeko. Eurek ondo dakite jendearen atentzioa ahulagoa dela, relax kontuekin dabiltzala populua, eta ondorioz, albisteak xuxurla moduan botatzen dituzte.

Pandemiaren kudeaketa inprobisatua izan da une askotan, gaixotasuna erabat berria izan baita, eta bere garapenaren gaineko datu zehatzik ez batira zabaldu. Txertoak etorri direnetik ere nahiko kontu kaotiko bilakatu dira marken gaineko gezurrak eta egiak. Txerto bat edo bi jartzearen arrazoiak anitzetan ezin izan dira argitu, eta ezjakintasuna izan da jendetzaren aliaturik txarrena.

Orain, Espainiako osasun ministeriotik birus maltzurraren aurkako txertoaren hirugarren dosia jarri beharko dutela hasi dira esaten. Zehazki Pfizer eta Moderna enpresek diote hirugarren dosia komenigarria dela, eta horren truke (nola ez!) dosiak erosteko kontratu itzelak sinatu behar izan dituzte. Ministerio horrek esan du datozen urteetan, ausaz, txertoren zati hori jarriko dutela, euren aburuz, mutazio berriak sor-tzen baldin badira errefortzu bat beharko baitugu. Baina datu kuriosoa ere badator horrekin batera: herrialde batzuek adierazi dute ez dutela hirugarren dosi hori jarriko, ez baitute inondik inora beharrezkotzat jo-tzen. Orduan, zer?

Asteotan gazteak ari dira txerto dontsua hartzen, adin esparru horretatik milaka eta milaka gaixotasunarekin kutsatzen ari diren bitartean. Helburua oso argia da, datorren ikasturtean, gazte guztiak txertaturik egotea eta immunitate osoa lortzea, ikastola eta ikastetxeetako geletan arazo larririk gerta ez dadin.

Baina ikasgeletan -aurreko asteetan irakurri nuen bezala-, beste arazo handi bat ere badugu: euskara gero eta gutxiago egiten da, eta gainera gero eta okerrago. Berria egunkariaren lerro-buruak adierazten zuen moduan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, DBHko ikasleek ebaluazio diagnostikoan inoizko emaitzarik txarrenak lortu dituzte euskaran, izan ere, erabilera apaldu egin da adin eta egoera guztietan.

Horren kontrako txertorik, bai?