A Elia, Eva María, Hayate, Belén, Natalia, Elisabeth, Paloma, Caterina, Beatriz, María del Carmen, Anne Marie, Violeta, María Encarnación, Alina, Rabea, María, Arantxa, Lourdes eta Paula… Aurtean zehar indarkeria matxistak estatuan eraildako emakumeren izenak dira. 19 emakume honen arteko 4 erail dute maiatzean, azken 3ak astebete batean soilik. Berriro ere, zifra izugarri horiek abaildu egiten naute, etengabeko odoluste eskandalagarri baten aurrean gaude, gizarte gisa duineza egiten gaituena. Hau esanda, Berdintasun Ministerioko goi-arduradunek egindako adierazpenen arabera, holako drama kalifikatzeko aukera teknikoa badago: hile honetan gertatu dena, aldi labur batean 5 hilda baino gehiago izanez, ‘feminizidioen gorakada’ da (sic). Beraz, deituriko feminizidioen gorakada hori detektatu eta gero, (sic) ‘oso adi gaude maiatzean krisi-batzorde berri bat deitu behar ote dugun’, ‘egoera aztertzeko, erakundeen arteko erantzuna indartuko duten ondorioak ateratzeko eta, zehazkiago, autonomia-erkidegoekin batera gertatutako gorakadari erantzun hobea emateko, hobeto koordinatuz’ (sic) helburuarekin. Hori eta guzti, argi daukat datozen egunetan ez dela deialdirik izango, indarkeria matxista ez da gai aipagarriaren bat hauteskunde-kanpaietan izaten, ezta kanpaina honetan ere non aktore politiko guziak, bereizketarik gabe, pekatu berbera egin duten: ohiko gaitzespeak eta biktimerekiko oroitzapen hunkitu bat aparte ez dugu besterik entzun. Iragarritako krisi-batzordeaz ari nintzen baina erabateko eszeptizismoak jota ze, indarkeria matxistaz ari garenean, emakume bakar baten erailketak sistemaren beraren porrota agerian uzten duen. Eta honekin batera, baita Berdintasun Ministerioko emakume bozeramaileen diskurtso harrotua eta eraginkoreza bezain errepikakorra ere. Indarkeria matxista segundu batean zerotik ehunera joan daitekeelako, zifra errealek ez dakite gorakadez, batzordeez edo bat-batean hartutako helburuez. Are gutxiago hauteskunde-kanpainetaz.

Hau hipokresia eta ezintasuna…