EUSKADIKO Lehen Lehendakariak, hau da Jose Antonio Agirrek bazuen izan ere ikusmen eta ikuspuntu sozial nabari bat. Abertzalea, humanista ere, behar sozialekiko sentibera zuen, horrela jokatu eta aldarrikatu zuen bere iritzia aldioro. Hemeroteka. Hala nola kakotxen artean bere hainbat gogoeta-esaldi esanguratsu. “Lantegitik lubakira, lubakitik erbestera, nire usteak beti berdinak izan dira”: Agirren politika soziala eta inklusiboa da. Eta ikuspuntu horretatik egokia litzateke, dio, gizakiak planteatuak dituen hiru galdera handiei irmo heltzea: pertsonari, gizarteari eta askatasunari dagokienez; zeren sistema politiko orok, pertsona, herriaren askatasuna eta aberastasuna justuki banatzea bilatu behar du. Esan nahi baita: herri borondatearen arabera jokatu behar du, banaketa-justizia soziala maximizatu eta denek sortutako ondasunetan parte har dezaten. Principio del formulario
“Hori Euskadin jakin nahi ez dutenek, edo etorkizunak nahitaez euskal herritarrei eskatzen dien nazio eta gizartearen arteko beharrezko armonia-harremana oztopatzen dutenek, Euskadiren desagerraldiaren alde lan egiten dute”: Agirrek sinesten zuen gizarte erreforma justuan eta horregatik, bere abertzaletasunak arlo soziala inplikatzen zuen zuzenean eta bere gobernuak aurrerapen soziala lehenesten. “Produkzio faktoreen eta erantzukizun kolektiboaren arteko beharrezko harmonia ezinbestekoa dugu beharrean dagoen anaiarekiko”. Final del formulario“Euskadik eragin zuzena izango duen giza mota berri bat sortu nahiko luke”: lana bermatu eta populazio xehearen beharrei erantzun familiaren tamainaren araberako soldata progresiboa ezarriz. Eta horrela langileen parte-hartze eraginkorra ezarri behar etekin produktiboetan, kapitalerako sarbidearen, prestazioen eta enpresen kogestioaren bitartez. Betebeharra: “Etorkizuna guri dagokigula pentsatu behar eta beraz hemendik aurrera prestatu eta ikasbiderik garrantzitsuena politikak gaurko erronkei erantzuna argitu behar duela, itxaropena arma indartsu eta historiko gisa gauzatzeko gaitasunaz”. Ohore zuri !!