Antzina-antzinatik gizakiak, kultura guztiek, natura eta bizitzaren zikloa ospatzeko erritualak asmatu dituzte. Testuinguru horretan, solstizioak, funtsean, espiritualtasuna, naturarekin bat egitea eta igarotzea dira. Horiek horrela, gure San Joan ospakizunen jatorria antigoaleko erritu paganoetan dago, kasu honetan, udako solstizioari lotuta. Erritualak non sua elementu nagusia den, inspiratzailea eta garbitzailea, zentzurik telurikoenean. Baina zergatik gaur ekainaren 24ko gauean? Ba, Elizak uda-solstizioko jaia Bibliaren arabera San Joanek jaiotako egunera eraman zuelako. Bibliak dio ere, Joanen aita Zakariasek su handi bat pizteko agindu zuela semearen jaiotza iragartzeko, hona hemen berriro suakin lotura. Kontu zaharrak, bai... Baina egungoek, mende asko geroago, milaka su piztu zuten berriro bart gauean, duela ordu gutxi soilik, gure geografiako herri eta hiri guzti-guztietan, San Joan gau liluragarri eta ahalguztidunean. Non konponezinik ez du existitzen, den-dena da posible eta berritzen da, edo konkistatzen, izan ziren eta diren hizkuntzetako edozeinetan formula magikoak errezitatzen ditugun bitartean, soinubakarrean arao perfektu bat zabaltzeko: Txarrak eraman eta onak ekarri!

Nahi aitortezinak izan ala ez, jende zintzoak garenok gero eta izen-abizenekin motibo eta tipo gehiago dugu San Joanen sutara zuzenki jaurtitzeko: ustelak, lapurrak, matxistak eta misoginoak, koldarrak, gezurti konpultsiboak, handinahiak eta ergela zerrenda luze bat. Zinez uste dut zintzotasunez, apaltasunez eta zerbitzurako bokazioz politikagintza duintzen dutenak balioan jartzeko modurik onena lotsagabe horiek guztiak sutzarrera botatzea dela, errukirik eta inongo erreparorik gabe. Etorkizuna doakigu komunitate politiko gisa, gizarte gisa.

Ai, herri-jakinduria, ausarta, lotsagabe... bedeinkatua zu...

San Joan gau dala,

bihar dala bijaramonez,

gure soloan lapurrik ez,

gaiztoak ere ez.

Badagoz bere erre beitez!

San Joan, San Joan!

Artoak eta gariak gorde,

lapur et gaizto guztiak erre!