Uztaileko lehen asteburuko gaurkotasuna goi mailako itxuraz ekitaldi politikoen eta herri askotako jaien hasieraren artean igaro dira. Fundamentuz hasteko, horra hor PP-k ospatutako desfile militarra: euforia militantea, mendetasuna eta kritikak ertzeratuta, eta Feijóo buruzagia berotasunez txaloturik izana arren, ezta hola ere karisma edo protagonismo zerbait gehiago batutzeko gai izan zen.

Bada, Aznar, zeinen ministroen artean 10 auzipetu eta ustelkeriaz kondenatuak daude, baita haren arima-laguntxo batzuk ere, zintzotasuna erreklamatzen; Ayuso andere zalameroa, berak bai dakienez, urrumaka, zain, zelatan; Mazon, bekatu orotatik askatua, haren irribarre harroputza erakusten; ahots-berriak ezagun zaharrak dira, ohi bezala sasiak sutzeko eta gezurrak zabaltzeko prest; eta VOX, harri-gonbidatua, esaten dutenaren zein isiltzen dutenaren arretaren erdigunea, hau arrakasta... Gertatzen dana da esandako guztiak, euforia dolua bihurturik, balio digula PSOEren Komite Federalan bizi izandakoa laburbiltzeko: hiru ahots kritiko izan ezik, gainerakoek sutsuki laudatu eta txalotu dute Sanchez kapitaina; bezperan tronuratutako Salazar delako bat, neskei zirriak egiteagatik pikutara bidalita, eta berriro ere, biktimek izan ezik, PSOEn inork ez zekien?; exekutibako aldatzeak -emakumeak erreskatera- ezer alda ez dadin, benetako gatopardo-jokoa; eta mutur-eskuina ere protagonista, ez arrazoi politikotzat hartua, aitzakia gisa baizik. Feijóok dio: edo Sánchez edo ni, Sánchezek: edo ni edo ultraeskuina. Norbaitek bioi gogoraraz diezaiela arrakastaz zein ahuleziaz hiltzen dela.

Ba, emozio ezberdinak bizi nahiago dut nik: Iruñan, Palestinako herriaren aldeko Yala Nafarroa delakoaren plataformarekin San Ferminen txupina eta bihotzak piztea, lau haizetara Palestina Aske! Ohiukatuz; edota, XV. mendean sinatutako bakearen akordio bat oroitzez, Lesakako Orin errekaren bi pretiletan uztailak 7. bakoitzero dantzatzen den Zubigaineko Dantza zoragarriaz berriro disfrutatzea. Askatasuna, bakea, nola ez…