Beti dago, dugu, geure etxeetan hainbat armairu eta kaxoi urteetan ireki eta begiratu gabeak. Eta hala papertxo erdi horizka zimurtua. Uztaila 17, hau da eguna dioena, duena: 51 urte igaro direna hartaz. Mende t´erdi paseak nire etxean apurtu zela zoriona, eten irribarrea.

Zenbaitentzat utzi nuen izatez mutil ona. Erori omen zitzaidan neure gain eromena. Baina nik banuen gorputzean osasuna eta bihotzean zaletasuna. Garrasi egin nuen: ni naiz euskalduna. Etxetik alde egin nuen, buruan zoramena, herriarentzat bila askatasuna. Bi zati gaiztoentzat batasuna. Denontzat bizitzan berdintasuna. Zorroztu zitzaidan belarrien entzumen gaitasuna. Ezagutu nuen bizitzaren ahultasuna. Eta garaiko zakurren koska mingotsena.

Ezagutu nuen etsaien habian bakardade krudelena, espetxeratzea guretzat, omen, egokiena. Ez zen, ez, gosea jasatea jasangarri gaitzena. Irten beharra argi eta bizkor grina latzena. Baina, zorionez, hasia zen etsaien kemena. Eta bide batez herrian eta gugan eta nigan berpizten ari zen itxaropena, zeren geurea al da etorkizuna?

Baina zoritxarrez hau ez da dena: aurpegian bi malko, begietan bi pena: bidean galdu nituen bi laguna ona. Bat txikia izan arren, osoa zen gizona. Eta oh!, zoritxarra bestearena, zenbaiten itsumena, agian honena tristeena. Txiki, Pertur bi lagun ona. Amaitzera doa lau urteko exkursiona. Amnistiaren jabeduna. Berriro etxean jendearen elkartasuna eta maitasuna. Amatxo Xixili eta aitatxo Inosen zuentzat gaurko nire oroimena. 

Mundu honetatik zuenganarainoko neure bihotzeko esker ona, milesker bortitzena. Baina ez egin okerrena, eta txarrena, gaurko lehiarena, hain zuzen abertzalearena da. Arbasoena. Horretaz, horregatik, eta beti, eta beti,oihu egiten dut: ni naiz euskalduna, sinetsian abertzaletasuna. Guztioi nire besarkadarik bikainena. Eta orain olerkiarena: orain lasai ikusten zitzaion, bere buruaren jabe, ez harro, baina ezta fedegabe ere, probaketa luze gogorrera behartu zuen bere burua eta bazekien ez zuela porrot egin. Bedi. 51 urte!