Síguenos en redes sociales:

Zirrikituetatik begira

Jose Manuel Bujanda

Balizkoak (eta III)

Balizkoak (eta III)Iñaki Porto

Ikasturte berria gazteagoa nintzelarik horrelako zerbait idatzi nion zegokionari. Nire ardurenetako zerbait zen, besteren artean. Nostalgiaz ari naiz. Aspaldiko kontuak dira, oso aspaldikoak dira. Horrela nioen: “Eta hau dena, askotan, inongo erantzunik jaso gabe. Azken puntu, eta gogoeta gisa, hauxe adierazi nahiko nuke. Azken hamarkada luze honetan jangelako arduraduna izan naizela eta bereziki azken lau urteak oso gogorrak gertatu zaizkidala, eta azken hau benetan latza: ikasleen jarrera guztiz desatseginak izan direla eta, gurasoekin eta irakasleekin hitz egin beharra askotan, aipatutako gurasoekin elkarrizketa, eztabaida eta giro oso deserosoak jasan beharra askotan. Honen aurrean eta datorren kurtsoari begira, ekainaren hasieran arduradunarekin izan nuen elkarrizketa bat. Bilera hartan nire aldetik idatzi honetan irakur daitezken hainbat kuestio azaldu nizkion arduradunari, eta, nola hala, etorkizunean jangelako ardura horrekin jarraitzeak, nire uste apalean behintzat, suposatu beharko lituzken zenbait eskeintza berri aztertzea edo aurreikustea.

Gaurko egunean arduradurarekin izandako elkarrizketa edo bilera hartan aipaturiko erabaki edo proposamenaren zain aurkitzen naizelarik ezin beraz adierazi nire aldetik une zehatz honetan jangelako ardura horrekin jarratuko dudan ala ez etorkizunean”. Gauzak gordetzea, idatzitakoak ere, noizean behin gogoraraztea eta berrirakurtzea, iraganari so egitea eta zertan aritu garen geure bizitzan zehar kontuan hartzea ondo da. Norberaren bizitzan saiatu egin gara esparru, eremu eta alor eskutan. Dagokion unean saiatzea, hortxe gakoa.

Denok izan gara gauza asko, inor ez da gauza bakarra izan. Ardura desberdinak izan ditugu, oso zailak, zailak, errazak eta errazagoak, buruhausteak sortu dizkigutenak, loa ere eragotziaz behin baino gehiagotan. Gezurra badirudi ere, ni neu, hau idatzi nuen garaitan, institutuko zuzendaria nintzen baina borondatez jangelako ardurak ere nireganatu nituen. Txostena Eskola Kontseiluari zuzendua zen.