Pertsona batzuk beti daude zain, besteek gauzak egingo dituzten esperoan. Ez dute sekula deitzen, deiak jasotzea espero dute beti. Beti izango dira hor, hori bai, baina zuk lehen mugimendua egiten baduzu bakarrik. Ez badiezu deitzen, ez dizute inoiz deituko. Jarrera pasiboa hartzen dute, harremanak eurengana etorri beharko balira bezala, korrontearen indarrez ibaietako ura menditik behera datorren bezala. Baina eurek ez dute sekula arraun egingo, ez dira izango lehenak bustitzen.
Honelako jarrerek ez diete soilik harreman pertsonalei eragiten, bizitzari aurre egiteko moduan ere eragina dute. Batzuk zain egoten dira euren bizitzako aukera noiz helduko, pertsona egokia noiz iritsiko haien albora, esperantza dute norbaitek aurkituko dituela azkenean. Kalera haren bila irten gabe maitasuna etxera etorriko zaiela uste dute, edo euren ametsetako lanpostua lortuko dutela telefono dei baten zain egonik bakarrik. Uko egiten diote euren bidea eraikitzeko duten ahalmenari.
Baina sariak eta lortu nahi diren ametsak, normalean, ez zaizkio zain dagoenari heltzen, baizik eta haren bila ateratzen dienei. Eta proaktiboa izateak ez du esan nahi etengabe espazioak inbaditzen aritzea, baizik eta adi egotea eta nahi dugunarekiko erantzukizuna hartzea.
Deiak egin behar dira adiskidetasuna mantendu nahi baduzu; bila ibili behar da aldaketa profesional bat nahi baduzu; zerbait aldatu beharko duzu zure bizitzan beste modu batekoa izatea nahi baldin baduzu. Besteen zain edo etorriko den loteriaren menpe egoteak ez ditu aukerak erakartzen. Aldiz, zu lehen urratsa emateko prest bazaude, eta ematen baduzu, beti izango da errazago adiskide batekin duzun lotura sekula ze etetea, inoiz amestu zenuen lana aurkitzea, edo zure bizitzan aldatu nahi dituzunak eraldatzea. Zain egoteak besteak bihurtzen ditu zure bizitzaren gidari. Egiteak, aldiz, zeure buruaren jabe zarela sentiarazten dizu.