Koldo Mediavilla Alderdikideak, Eusko Alderdi Jeltzaleko EBBko buruzagi ohiak, urriaren 11n artikulu indartsua idatzi zuen Noticias Taldeko egunkarietan. Biziki eskertzen diot erakutsitako eskuzabaltasuna bere gogoetak erabil ditzakedalako. Horrela zioen: “Genozidio” hitzak jazarpena eta sarraskiak definitzen ditu. Adibidez, Sudango gatazkan 400.000 pertsona hil dira, 12 milioi ihes beren etxeetatik eta 25 milioi gose larrian bizi dira. Baina inork ez du ahotsa altxatu ez Abu Dhabi, ez Dubairen aurka, gatazkari laguntza logistikoa eta ekonomikoa ematen dioten emirerri horien aurka.
Ez dugu entzun ere Europako edo estatuak zuzendutako futbol industriaren aurkako protesten edo boikoten berri, Sudango sarraskien atzean daudenen petrodolarren bidez bultzatuta. Bigarren adibide bat, gaur egungo Myanmar edo Birmania ohia da, gutxiengo musulmana den Rohingya etniaren jazarpenaren erruduna, gobernuko junta militarrak gupidagabeki kolpatua, urteetako gatazka isildua. Errepresioa nagusi. Milioi bat pertsona baino gehiago bizi dira beren etxeetatik kanpo Bangladesheko errefuxiatu-eremuetan. Rohingyek ez dute komunitate etniko gisa ofizialki aitortzarik. Haiena “genozidioa” da. Rohingya errefuxiatu gehiengoa (% 98) Bangladeshen eta Malaysian bizi da. Inor ez da kalera irten genozidio hau salatzera. Inork ere ez du Nagorno-Karabakh enklabeko garbiketa etnikoaren aurka hitz egin, non 100.000 pertsona beren etxeetatik ihes egitera behartu dituzten duela gutxi.
Palestinako kausak Ukrainako minak baino sinpatia gehiago sortzen du, non Putinek milioi eta erdi biktima baino gehiago eragin dituen dagoeneko, bi aldeetako hildakoak eta zaurituak barne. Eta ez ditugu intelektualak edo iritzi-liderrak ikusi Madrilgo Errusiako enbaxadaren aurrean manifestatzen. Bai, lehen mailako eta bigarren mailako biktimak daude. “G” larriz eta “g” txikiz idatzitako genozidioak. Ezin uka. Baina jaun-andreok biktima guzti guztiak berdinak dira, edo izan beharko lukete, guztiek errespetu bera merezi beraz.
src="https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/statics/js/indexacion_Trebe.js">