Síguenos en redes sociales:

Irauntza

IrauntzaOskar Gonzalez

Ez ailegatu hau pena hau-ka 365. egunera. Dena ez da kaza-zaharra izan 2025 hil-hurren honetan. Zinez. Ikusi dugukontu onik ere urte madarikatu honetan. Larrialdi linguistikoan gaude, baina horretaz jabetzeak etsipenera gabe lotalditik atzartzera eta ekitera bulkatzen bagaitu, ongi etorri larrialdia. Sei mila lagun pasa igandean Miribillan, Kontseiluak deituta. Ez da hasiera txarra. Tarteko ziren EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko hizkuntza politikaren arduradunak. Eskertzekoa, nahiz eta horrek ez duen erran nahi beren erakundeek egoeraren diagnosia partekatzen dutenik edo, bertzerik gabe —Foru Gobernuaz eta Euskal Hirigune Elkargoaz ari naiz bereziki— berdin axola zaienik.

Hain zuzen ere, administrazioaren eta legeriaren aldetik hizkuntzaren normalizazioak aurkitzen dituen oztopoak aipatu ziren gehienbat larunbatean. Harritzekorik ez. Horiek, dena dela, euskarak dituen fronteetarikobat baizik ez dira. Legeak lege eta epaileak epaile, orain baino sendoagoak eta ugariagoak behar dituguhizkuntzaren alderako gogoa eta engaiamendu pertsonala benetan Pizkunderik ikusiko badugu hemen. Kontrako gutiago eta arrazoiz biluziagoak. Aldeko gehiago eta aktiboagoak. Hiztun gehiago eta hobeak. Hori guztia posible izateko hazia non eta nola erein ongi asmatzera beharturik daude euskaltzaleak. Isuria, zorionez, ez da agortu.

Joan berri zaigun udazkenean, konparaziorako, Irauli sortu zaigu, Laba ondoan, Gazteluko plazan. Zer etaIruñeko euskaldunei topagune eskaintzeko espazioa. Bertzeak bertze, familia euskaldunei, haur eta guraso, kalitatezko jarduerak eta zerbitzuak eman nahi zaizkie hemen. Iraultzea ote da hori?Auskalo. Azterketen arabera demografia etsai dugun honetandeus guti aditzen da bazterretan etxetik euskaraz eginen duten umeak munduratzearen komenientziaz. Halakoak ekartzea edo horretan laguntzea ez da, nonbait, askiiraultzailea. Gaur eta hemen, gauza irauntzaileagorikez zait bururatzen, ordea.