Síguenos en redes sociales:

Zirrikituetatik begira

Elena Etxegoyen

Noelia eta Lucía

Noelia eta LucíaAntena 3

Azken egunotan asko hitz egin da eutanasiaz, gehiegi nire ustez. Noelia Castilloren kasuak, ikusmin mediatikoaren indar gorenera igoa, iritzia eman beharrean epaitzen duten iritzi-mota guztien mende, gogoeta eginarazi izan behar liguke. Juxtu bera hil eta hurrengo egunean, Gipuzkoako egunkari batek, azalean eta bi orrialdetako elkarrizke batean, beste emakume-izen bat zeraman: Lucia, irundarra, pertsona ezaguna eta oso maitatua gure hirian. Errealitate eta bizitza ezberdinak, beste inguruabar batzuk, bai, baina buru-argitasun eta helburu bera: adinez nagusi pertsona batek bere bizitzari amaiera eman eskatuz indarrean dagoen Eutanasiaren Legearen babesean, zeinaren berme sistema oso zorrotza baita. Aipatutako legean, eutanasia ez da inprobisazio edo apeta gisa erakusten baizik eta txostenen, ebaluazioen eta gogoeta epeen mende dagoen erabaki pertsonal gisa. Hala ere, kasu bakoitza gatazka judizial, moral eta politiko bihurturik bukatzen da, non batzuek eta besteek erabakitzen duten: familiak maitasunagatik, erlijioak fedeagatik, politikak printzipioengatik eta, guztien artean, azkenik, kaltetuarengatik erabakitzen dute. Nahikoa... Izan ere, eutanasiak ez du bizitza eta heriotza aurrez aurre jartzen, legeak ez du inor behartzen bere bizitzari agur ematera, hiltzera, baina bere existentziarik ezak bai behartuko lituzke asko bere borondatearen aurka bizitzera. Begiruneagatik, gizarte-kontzientziagatik, ez genuke inola ere heriotza duinarako eskubidea banalizatu behar.

Norbaitek hiltzeko laguntza eskatzen duen lehen aipamena Greziako mito batean dago, irtenbiderik gabeko minari aurre egiteko bi modu kontajarri irudikatuz: mina jasatea edo ez sufritzeari aukeratzea. Eta hona hemen gu, 2000 urte eta piko pasata, dilema berberari aurrean. Baina, gauregun, berme guztizko lege bat dugu, oinazean kaiolatuta bizi nahi ez duten eskubidea babesten duena. Entzun diezaiegun. Eta zintzotasunez joka dezagun.

Noelia, hegan egin, gora, libre. Ene Lucía maitea, nire errespetu eta miresmen osoa.