Behar den momentuan eskerrak ematea zaila suertatzen zaigula dirudi eta askotan, egin nahi dugunean beranduegi da. Gizakiok zuzentzekoa dugun beste akats bat izango da, agian.

Asteburu honetan, gaixotasun larri bat sufritu ondoren, Pedro Otaduy sendu dela ezagutu dugu. Joan den ikasturtea arte, Fran-tzisko Deuna ikastexe publikoaren ikasle baten aita zen, baita eskolako Guraso Elkarteko kidea ere. Eta ongi ezagutu ez genuenok jakin izan dugu ze nolako apostua hartu zuen eskola publiko eta euskaldun bat, bere auzoan, Alde Zaharrean, mantentzeko. Oraindik ikastetxean jarraitzen dugunok ohartu gara, Pedro eta berarekin aritu zirenen lanari esker, gaur egun, gure eskola irekia, hurbila eta batutzaileaz harro disfrutatzen ahal dugula. Eta horregatik, nahiz eta tamalez berandu luzatuta, gure eskerrik zintzoenak bidali nahi dizkiogu. Esker, oso hitz txikia da, batez ere, egin behar izan zuen borroka kontutan hartzen bada. Baina, hitz txiki horretan, bere garaian ezagutu zutena, baita zorte hori izan ez genuenon errespetu eta maitasuna sartzen da. Betirako Pedroren puskatxo bat Frantzisko Deuna Eskolan eta bere Guraso Elkartean geratuko da. Mila esker aunitz, Pedro!