Irainak
Normalean politikarien artean irainak entzutea polita ez bada, aurre-kanpainan edo kanpainan oraindik gutxiago, batez ere politikariek hautesleari ematen dioten irudia oso zatarra delako. Oraingo kanpainan dena normal zihoan bi alderdiren buruzagik irainak botatzen hasi arte. Ez dakit kasualitatea izango den ala ez, baina, aurreko astean bi buruzagi hauek, Lokarrik (bakearen aldeko koordinadoraren bat) alderdi guztiei luzatutako proposamena ez zuten kontuan hartu, nahiz eta proposamen honen helburua bake prozesua errotzea zen. Nola nahi ere, niri behintzat argi gelditzen zaidana hau da: jende zibilizatuen artean edozein gai azaltzeko, irainak soberan daudela, eta euskarari buruz hitz egiten denean gehiago, euskaldunok makina bat traba baitugu gure hizkuntzan hitz egiteko.