Gose grebak
Arazoak sortzen direnean, batzuetan halako ekintzak egiten dira. Gose greben artean mota asko egonda ere, arruntenak politikak, eta Laboralak dira.
Orain, Jose Mari Lejardik garraiolaria, oker ez banago, hogei egun pasatxo darama gose greban. Berak dioenez, sektore horretan langile autonomo asko daude eta zirkunstantzia honek ez du laguntzen sektoreko langileen batasuna lor-tzeko. Kontua da, arrazoi desberdinengatik sektorearen lan baldin-tzak nabarmen okertu direla eta berak, bere sakrifizio pertsonalarekin, sektoreak bizi duen egora tamalgarria bideratu nahi duela.
Auzi horren azpian interes asko daudenez, egoera bideratzea ez da batere erraza, baina historiari jarraipena ematen, zertxobait lortu nahi izanez gero, beti borrokaren bidez izan da. Ez naiz garraiolaria, baina, edozein sektoretan justiziaren alde borrokatzen duenak txalo handi bat merezi du.