EAJk Kultura-ondarearen lege proiektua aurkeztu zuen, eta EH Bilduren ekarpen balioetsiari esker laster Lege bihurtuko da. Aspaldiko partez kultura eremuak berri pozgarria eman digu. Kultura-ondarearen Legeak euskal kultura bere osotasunean hartuko du; hots, Euskal Herria.

Espero dugu Legea indarrean jar-tzean adostutakoa kontuan hartzea. Ez da lehenengo aldiz Legeak alderdi hau ondo jasotzen duela eta gero politikoengatik edo funtzionarioengatik hutsaren hurrengoan geratzen dela. Aurreko mendeetan, baita frankismoan ere ohikoa zena orain indarrean jarriko omen da. Tamalez, Euskal Herriko zatiketa administratiboak eta politikoak zatiketa kultural ere ekarri digu. Haize berriak datoz. Ongi etorri. Garaia zen akats hau gainditzeko. Joana Albretekoek behin eta berriro aldarrikatu dugu politika hau. Gaur egun Lege honi esker kulturak ez du zatiketa administratiboez ulertuko. Izan ere, Nafarroa, Ipar Euskal Herria eta Diasporaren hainbat ondare kultural euskal kulturaren parte dira eta lege berri honek horri ere erreparatuko dio.

Espero dugu Lege honek jarraibidea ematea eta hemendik aurrera horrela izatea gainontzeko ekimenetan, Liburutegi Nazionala lekuko. Kultura eremuko egitasmo guztietan Iparraldeko, Nafarroako eta Euskadiko Gobernuen artean elkarlanean eta kooperazioan aritzeko.