Zer iduritzen zaizu? Herri batean zera pentsatu zuten: hirurehun urte baino gahiago zituzten eteak bota egin behar zituz tela; beren aitzine koek zurez eta harriz eraiki eta gogo betez mendez mende zaindu eta egokitutakoak; haien ordez berriak egiteko asmotan, omen. Badira, bai, horrelako asmo eta proiektoez harritu eta minduak sentitzen direnak, bertako historia eta kultura gutietsi eta baztertzen direla ohartzen baitira.

Barkatu. Hau, behar bada, tarteka nire loaldietan sartzen zazkidan amets ikun horietako bat izaten ahal da? Hori bakarra izan balitz... Egiazki, ordea, gehiago eta larriagoak jasan beharrean bizi gara maiz. Nork ez du gogoan, errate baterako, Nafarroan euskararekin gertatzen ari dena? Euskararen kontrako manifestaldiak, euskararen erabilerarako agintarien eta zerbitzu publiko aunitzen oztopoak, erdara bigarren mailan dagoelako gezur potoloak hedatzea, etabar. Etxeena baino larriagoak dira hauek. Ez hirurehun urte, ez, milaka urtreko bizia eta historia daraman hizkuntza da Nafarroako euskara. Eta hizkuntza da, adituen arabera, jendeari eta herriari izaera propioaren alderdi nagusia ematen diona. Artajonako Jose Maria Jimeno Jurio historialariak, Navarra, Historia del euskera liburuan dioenez, duela 1.200 urte navarro izenak euskaldun erran nahi zuen. Ez da harritzekoa, horregatik, Nafarroako Santxo Jakitun erregeak duela 800 urte errana: euskara zela nafarren hizkuntza. Baina, zergatik, gaur eguneko hainbat nafarrek agertzen dute euskaraganako ezin ikusia? Hain zuzen ere, bertako eta berena den hizkuntza.

Bai, badakit horietako batzuek diotena, ezetz ez daudela euskararen kontra. Horiek, ordea, olasak dira, eta aunitzetan egia ez diren solasak. Euskara jakin eta euskaraz bizi nahi dugunok dakigu, non eta zenbat aldiz bortxatuak gauden Nafarroan gaztelania erabiltzera. Eta ez Ebro aldeko Erriberan soilik. Erdialde eta zerbitzu nagusien kokagunea den Iruñera euskaraz joaten bagara, arroztasun nabarmena sumatuko dugu.

Idatzi honen izenburuak dioena gertatzen ote da, hizkuntza desberdinekoak lurralde berean bizi direnean?Jendeak beren burua nor den ez ohartzea, alegia? Eta ondorioz senideekin edo lagunekin hartuemanak xehetzea?.