Ikasturteko bigarren astean DBHko ikasleak nazkatuta daude, Lehenbiziko astean urdurik eta itxaropen askorekin zeuden, bigarrenean berriz, nazkatuta, triste eta haserre, askatasunez hitz egitean esaten dute askatasuna institutura ez joatea dela. ezin dute ia jolastu, musukoaz ezin arnastu, ondo entzun eta beren burua entzutera eman, ez edozein gauza partekatu, denbora guztian eskuak gelez garbi-tzen, paperezko roiloak eta roiloak gastatzen mahaiak "desinfektatzen". Kasu hau ez da ideia desberdinen eztabaida. Programa hau tratu txar, abusu, eta haur eta gure eskubideen urratze gorria da, bortxaketa hutsa. Gizarte mailan dauden zapalketa eta distopia are zitalago ikusten da haurrengan. Aste batean zentrorako fedea, konfidantza galdu dute. Norainoko ondorioak izango dituzte beren pertsonalitatearen baratzean, eta , nola egingo diogu aurre irakasleok gero konfiantza hori berriz geuregana-tzeko, eta noiz? Haurrentzako eskolak sozializazio gogoa bete behar du eta basamortu batean sartu ditugu. Imajinatu 11, 12 urterekin datozen hau berriak jakin minez beteta, handien mundua nolakoa den izu eta itxaropenaz beterik , isolamendu sentsoriala eta denagatik erruduntasun, sentikortasun falta itzela, arnasa trabatuta. Eta haur hezkuntzan? Imajinatu. Elkarren beldur, denok omen ditugulako zomorro txikiak besteen osasuna arriskuan jartzen dutenak. Jaungoiko mehatxa-tzaile bat asmatu dute nonahi dagoena, baina esperientzia frogatu du bizitza normal eraman dugunok oso ondo gaudela, haurrak bezala. Zentrotik irteten direnean beren ikasgelakoekin juntu daude eta jan, jolastu, elkartzen dira eta ez dira gaixo-tzen. Nahiko da haurrak torturatu eta traumatizatzen. Nazio arteko legeari erreparatuz gero haurren eskubideen konbentzioan haurren interes gorena aintzat hartzen da. Sanitateari buruz ideiak desberdinak egonik ere ezin dira onartu jaurlari-tzaren protokolo zigortzaile hauek. Haurrek ez dira kutsatu beste urteetan baino gehiago , eta formakuntza integrala behar dute. Helduren batek uste badu bere burua besteengandik babestu behar duela egin dezala . baina pentsa dezagun udan denok libre ibili garela eta "kutsatu horiek" gutxi direla pandemia dagoela esateko, gainera asintomatikoak gehienak, beraz gaixotasunik ez dutenak . Zertan gaude? Telebistako intoxikazioaz aparte, isildutako iturrietatik informatu . Gipuzkoako biologoen elkargoko dekanoa den Jon Ander Etxeberriaren informeaz adibidez eta asko gehiagorenaz ere. Eta sena, zure sena, zenbat test, zenbat positibo, zenbat jende osasuntsu etxean itxita sintomarik gabe? Hausnartu, mesedez, begiratu zure inguruan. Pandemia non dago telebistan, maskaratan, proportziorik gabeko neurrietan izan ezik? Pandemia balego ere , utzi haurrak bakean , zaharren beldurrak kendu beren etorkizunetik. Hila bete asko daramate , zazpi hilabete asko da haur txiki baten esperientzi beldurgarriak izateko.