"Lingua Vasconum Primittiae"aren sorterrian, Nafar Erreinu Zaharrean hain zuzen ere, euskararen etorkina kolokan dago, zeren Nafarroa Oinezaren oihartzun mediatikoaz gain, errealitate gordinak frogatzen du Nafarroan euskararen hedapena geldialdirantz doala, azken 15 urteotan gorakada bat gertatu bada ere. Nafarroako euskararen egoera zalantzagarria ikusirik, gogoeta sakonaren eta kritika eraikitzailearen beharra badugula ondorioztatzen da., zeren euskararen ahuleziak euskaraz bizitzeko konpromisoa hartzeko eskatzen digu, hots, euskaldunok, erabiltzen dugun euskara gaurkotu , hobetu eta bere erabilera areagotu eta erdaldunok, euskara ikasteari gogotsu ekin, zeren euskararen erabileran baitago etorkizunaren giltzarria.Beraz, Nafarroako euskararen geldialdia saihesteak ahalegin eskerga eskatuko digu euskaldunoi eta "fosilizazio" hori ekiditeko euskararen aldeko aurrekontuak areagotzea premiazkoa da baita euskara eguneroko bizitzaren arlo guztietan ikusgai izatea, Nafarroan bizi garenontzat euskara ondasun kulturala eta batzeko tresna bilaka dadin. Tamalez, Administrazio publikoetan euskararen erabilera arautuko duen Nafarroako Gobernuak Foru Dekretu berrian Eremu ez-euskaldunetako euskararen balorazioa desagertuko da. Honi, D ereduan matrikulak gutxitzea eta PSNren eta Nafarroako Suma ingelesaren aldeko konpromiso tinkoa lotzen bada , horizonte zalantzagarri bat ematen du euskararentzako eta hori dela eta, euskararen aldeko mobilizazio orokorraren aldarrikapena premiazkoa da.