Altsasuko Udalari euskaldunok bost! Euskara erdigunera!

14.06.2021 | 00:41

EHE eraberrituak bere oinarriak kaleratu zituen duela hilabete ba-tzuk, Ikusmira izeneko dokumentuan. Oinarri eta helburu horiekin bat eginez, Altsasuko EHEk, Altsasu berreuskalduntzea helburu, berriro ere ekin dio herritarrak aktibatu eta euskaldunon hizkuntza eskubideak defenda-tzeko lanari. Besteren artean, Altsasuko Udalak euskaldunekiko duen jarrerak asko arduratzen gaitu. Udala herritarrongandik gertuen dagoen administrazioa izanik, batzuoi beste batzuei baino urrunago geratzen zaigula esan dezakegu. Izan ere, Altsasuko Udalean euskaldunak 2.mailako herritar sentitzen gara:Udalak gaztelania hutsezko SMS eta emailak bidaltzen ditu; Udaletxeko hainbat paneletan gaztelaniari ematen zaio lehentasuna; Udalaren web gunean sartuta, hainbat atal gaztelania hutsez daude; Altsasuko liburutegian 16 urte artekoendako liburuetatik, euskarazkoak ez dira %30era iristen, ordenantzaren arabera gutxienez %50a izan beharko luketen arren; Kultur agendari dagokionez, euskarazko eskain-tza nahikoa izatetik urrun gera-tzen da. Hori gutxi balitz, pasa den legegintzaldian Udalak obra eta garbitasun langileei euskara-eskakizuna kendu zien eta merezimendu bihurtu zuen.Adibide batzuk baino ez dira eta ziur altsasuar euskaldunei gehiago bururatuko zaizkiela. Eskubide urraketa horiek guztiek gure herrian euskaraz bizi ahal izatea ezinezko egiten dute. Bestalde, legegintzaldi honetan ez da Udaleko Euskara Batzordea behin ere deitu. Batzordea dei-tzeko ardura lehendakariak du, kasu honetan, alkateak. Badirudi euskara beste gai guztien azpitik dagoela, orain arte deitu ez den batzorde bakarra baita. Antza, ez dago gai honekin egin beharreko ezer. Hizkuntza politika egiten denak eta egiten ez denak osatzen dute. Bai batean bai bestean, Altsasuko Udalaren hizkuntza politika zein den argi ikusten da. Herritarrok ezin ditugu eskubide urraketak normalizatu. 2.mailako altsasuarrik egon ez dadin, gure hizkuntza eskubideak errespetatzeko exijitzen diogu Udalari; euskararen ordenantza betetzen dela bermatu eta euskara bere jardunaren erdigunean jartzeko.

noticias de noticiasdenavarra