AJEA jarri nahi nuen izenburuan eta hiztegira jotzeko tentazioa ere izan dut. Gauza bera dela esango didazue baina gehienetan ajeak konotazio ezkoiagoa du. Eguna edo gaua parrandan ibili ondorengo goiza edo egunean senti-tzen den ezegokitasun nabarmena. Buruko mina batetik, ibilera nagia, alpertasuna, bisaje iluna, inorekin egoteko gogoeza. Holako irudia dkar ajeak. Biharamuna, ostera, zentsu bikoitzean edo ani-tzean ulertu daiteke. Hurrengo eguna, besterik gabe. Ona, txarra edo halamoduzkoa. Hauteskunde ondorengo egunez beraz biharamunaz hitzegin behar dugu, emaitzek entzun edo ikusteak sentimendu gezi gazak ematen dizkigutelako. Areago, datuak ikusi gabe, edozein alderdiko buruzagi edo eleduna ikusi edo entzun ezkero irabazletzat har-tzeko irudia ematen du. Zertan ez dakit baino aterako dio alde baikoi hori edonondik.

Politikazale naizenez, beraz, zeri helduko bada biharamun honetan zirrikitutik begitantzeko. Gaur zortzi ere isildogaitz egon nintzan eta, pronostiko, eskari edota aholkutik harago eta nahi gabe, desioak argitaratu nituelakoan nago. Bart behin behineko eta gero behin betiko emaitzak ikusi ondoren poza sentitu nuen dagokiogun gozo eta pozeetik harago, harrokeritxua sentitu nuen. Eskari xumea egiten nuen, aberri zale etzirenei ez boturik emateko. Aurrekoetan zer izan zuten begiratu ere egin gabe, erabateko poza jaso nuen EAEtik aulki bakar bat ere ez dutelako hartuko hiru eskumako alderdiak. Estatuan zehar denerako zenbakiak dira. Dena den, utzi iazadazue poz berezia azaltzen, aspaldian hainbat tontakeri eta hanka sartze egin dituen, Casado jaunaren alderdiak 70 aulkitik gora galdu dituelako. Ez du hoberik merezi izan. Hurbilago jota, haren ordezkari fina den Maroto jaunarena albora utzi gabe. Zertan ote da haren barrena bozka gutxi batzuen aldeagatik bere tokia EH-Bilduri utzi beharraz. Abertzalen garaipen historiko honek balio beza beste hilabete baino lehen datozkigun hurbilagoko hautaketetarako karranpa moduan. Eguneroko bizikedetza hauetan jokatzen dugulako.