gun aldrebestu eta bereziak honako hauek. Garrantzi handiko gertaerak izan ditugu hizpide. Asteburuko nabarmena, zalantzarik gabe, Kataluniako Parlamenturako hauteskundeak izan da. Sorpresak hartu ditugu alde guztietatik. Illa efektuak bere ondorioak izan ditu, ez agian espero bezain handiak, baina PSCk irabazi du bototan. Halarik ere, beste alderi askori inoiz gertatu zaien bezala, paktuak edota itunak egin beharko dira gobernatzeko, baina Espainiatik datorren unionismoak ez du irabazi, eta seguruenik Illa ez da presidente izango, Kataluniako Parlamentua ezkertiarragoa izango delako hemendik aurrera.

Askoren poztasunerako independentistek botila erdi beteta daukate, botoen erdien langa gainditu baitute. Urratsez urrats emandako ibilbidean, independentismoa bere nagusitasuna erakusten ari da. ERCk, JxC Junts Per Catalunyak eta CUPek aurrera egin dute konstituzionalistek eta eskumako alderdiek galera sintomatiko xelebreak pairatu dituzten bitartean. Konstituzioaren markoak kale egin du. Porrot eta deskalabru handiena Ciutadans izan da, Arrimadas larderia-tzailearen alderdiak 30 eserleku galdu baititu. Orbain beltz bakarra hiru letra dituen alderdi xenofobo, ultraeskuindar eta faxistaren agerpena izan da. Horra joan dira eskumako boto ezjakin asko, eta horrek eta parte-hartze txikiak ultraeskuindarrak hauspotu dituzte. Baina zorionez, ezkerreko alderdien ordezkaritzak gora egin du nabarmenki. Beste aldetik, bigarren albiste bat Galindo Guardia Zibileko jeneral torturatzailearen heriotza izan da. Gainera zer diren gauzak! Torturaren aurkako Egunean Covid-19 gaixotasunak eraman du betiko. Horren ostean, bere omenezko esaldi denigranteak entzun behar izan ditugu Auzitegi Nazionalak makina bat urtetako zigorra ezarri zion tipo horren alde. Bere agindupean ia mila pertsona atxilotuak izan ziren, eta horietariko askok torturak jasan zituzten. Berak sekretu asko eraman ditu hilobira. Tamalgarriena da jokabide grotesko batzuk eta alderdi ultraeskuindarren ideia batzuk, demokratak balira legez, homologatu egiten direla inolako eskrupulurik gabe.