adiraerabileraren erabileraz esanahia galtzen duten hitzak. Bozkatzen uzten digutena bozka-tzen dugun neurrian (horretan mendebaldeko gainontzeko demokrazien modukoak gara) Espainian demokrazia, izan, bada. Ez dut neuk ukatuko. Baina demokrazia hori erdipurdikoa da; sortzeko akatsa duelako, askotan antza handiagoa du Viktor Orbanenarekin ezen Angela Merkelenarekin. Hautatutako gobernu zilegiaren aurka matxinatu, gerra leherrarazi, 40 urte luzeko diktadura ezarri zuen erregimenaren premu da. Erregimen horrek erabilitako legitimizazio tresna eta estrategiak Espainiako gaurko gizarte zati handi batean erabat erroturik daude oraindik: Bigarren Errepublika desastrea zen eta zentzu horretan Altxamendua beharrezkoa, Espainia bera eta berezkoa da Errotamatarren garaietatik, Frankoren garaia Felipe IIaren inperio distiratsuaren pare izan da.

Ondorioz frankisten ondorengoak ez dira ibili ezkutuan, lotsaturik, barkamen eskeka eta desenkusaka haien aitonek egin zutenagatik, ez. Harro daude haien aitonez, aitona erreketeak Tercio Movil-aren buruzagiak izan baziren ere. Fusilatzeak? Txikikeriak! Beharrezko lantxoak hura dena konpontzeko. Nafarrok badakigu nor izan den Jaime Ignazio del Burgo semea; lausoago dakigu nor den iloba Arturo del Burgo Azpiroz; eta horretara jarri direnak bakarrik dakite nor izan zen aitona: Jaime del Burgo Torres, Tercio Movilaren buruzagi behin-behinekoa. Bada ilobak epaitegitara eraman du Fernando Mikelarena historialaria artikulu horretan egitate historiko hori aipatu duelako. Gero harritu egiten gara raperoak kartzelarazten dituztelako. Irudikatzen duzue nazi baten iloba aitona nazia izan zelako historialari bat salatuz? Galdera bera ergela da, hemen, ordea, aitonen txulokeria berarekin porta-tzen dira ilobak.

Hau Espainia da, demokrazia bat, baina ezpondetan Kanbodiak baino gorpu gehiago ditu, eta iragana garbitzeko ahaleginetan hasteko beste 40 urte behar izan ditu. Hau Espainia da, demokrazia bat, baina Gerra Zibilaren irabazleek sortutako ideologia ez-ideologiatzat jotzen da hainbat iritzitan. Franko, barkatu esatea, ez dago erabat hilda!