abelgo Dorrea inkomunikazioaz, desadostasunaz eta hizkuntzen nahasketaz hitz egiten digun mitoa da, harrokeriari buruz ere, sine qua non baldintza. Eta hantustea beste oinarrizko premisa baten eskutik iritsi ohi da: ezjakintasuna. Holako atarikoa duela gutxi ezagututako epaia baten harira dator, Laudioko Udaleko bitarteko langile baten kaleratzeari buruzko ebazpena emanez Gasteizko lehen instantziako epaile andere batek sinatutakoa. Honeraino, dena normala: epaiketan parte izanda, adoz ez ba zaude, errekurtsoa aurkeztu eta listo. Hemendik aurrera, zirkoa! Epaia irakurrita daukat eta, lagunok, auzo-lotsa... Epaileak, bere jakite eta ulertze leialaren arabera, erabakitakoa oinarritzen du baina, aldi berean, ezagutzen ez duenari buruz -eta ezagutzeko interesik eza- arinkeriaz eta beharrezko ez den modura hitz egiten du ere: euskera. Penagarria... Euskara Europako hizkuntza bizirik zaharrena dela egiaztatuta dago, daukan hizkuntza-balorea paregabea da ere: mundu osoko ikertzaileak Oñatiko Unibertsitatera antzinatik hurbiltzen dira haren esen-tzia eta misterioa argitzeko. Dena den, Koldo Mitxelenak adierazi zuenaz, euskararen benetako misterioa ez da bere jatorriarena baizik eta gaur eguneraino iraupena eta zaintzea. Hizkuntza oro altxor bat bada, ama-hizkuntza are gehiago: berea defenda-tzen dutenak ez dute argudiorik besteen hizkuntzarekin gauza bera ez egiteko. Baina ezjakinen eta kikilen -togadunak barne- ingurutaturik gaude: zer nahi dute? euskara gutxietsi? euskaldunok mindu? Tira ba, ez dute lortuko. Zeren eta ez dela hizkuntza kontua baizik eta bizitza kontua, bestearekiko harremana, errespetua eta elkarrenganako hurbilketa. Hona hemen horrekin lotutako irudi ahaltsu bat: Zelanda Berrian izan ziren azken hauteskundeetan gehiengo osoa lortu eta gero, haren herrikideentzako Lehen Ministro Jacinta Arden andereak emandako lehenengo hitzak ingelesaz ez ziren izan baizik eta maoriz... Itzela!Ez dago Babelgo Dorrerik, hizkuntzarik ez. Jarrera da. Zutaz diot, epaile anderea...