erraren mamuagatik gauzak arinegi doaz aldatzen. Egunotan dugun bataila inbasioa baino urte dezente lehenago hasi zen, eta azken hilabeteetan findu dira amarrua gertarazteko baldintzak. Ukrainako mugan daude konbateak, baina Interneten eta energiaren merkatuan ere bestelako gerrak sortu nahi dituzte mundua kontrolatu nahi duten herrialdeek. Erasoarekin batera, Europako Batasunak zigor ekonomikoak biltzen zituzten hainbat pakete osatu zituen, Errusia ekonomikoki itotzeko esperantzaz, baina diodoan moduan, gauzak arinegi aldatzen ari dira, eta zirudienaren kontra, litekeena da Europako herrialde aurreratu eta zinez bakezalea benetan itota gertatzea.

Jakina da herrialdeetako populua asfixiatuko dela, eta ez bertako magnate dirudun lapurrak; ez, horiek, auskalo zergatik, beren enpresetan sekulako irabaziak izango dituzte. Bai, "zerurik jausitako mozkinak" deitzen dira (benetan). Errepikatuko dut: "Zerurik jausitako mozkinak". Lotsarik ez dute. Elektrizitatearen jabeek honako zifrak poltsikoratu zituzten aurreko urtean: Naturgyk 490 milioi; Endesak 1.394 milioi eta Iberdrolak 3.610 milioi. Esan daiteke, enpresa horiek 700.000 euro irabazten dituztela orduro!!! Baina planta energetiko horien nazionalizazioaz ez da inor mintzatzen.

Gasaren eta elektrizitatearen prezioak gorantz doaz etengabe, jendea pobrezia energetikoan bizi da eta enpresaburu zikin horiek "zerutik" jasotzen dituzte irabaziak. Nire aburuz, hori lotsagarria eta nazkagarria da.

Errusiako petrolioaren esportazioa debekatu egingo dute eta gasarekin gauza bera gertatuko da. Ondorioa argia da, likido hori garestituko da eta gasolina zerbitzuguneetan ez da ilararik izango, guztiok garraiobide publikoak erabiltzen hasiko baikara.

Eta azkenik, aldatzen ari den eta gaizto-tzen ari den beste kontu bat informazioa da. Beldurra ematen didan Josep Borrell Europako Batasuneko diplomaziaburuak esan du hedabide batzuk kaltegarriak direnez, informazio askatasuna babestu behar dela, eta desinformazioa eragotzi. Hemendik aurrera non izango dira gezurrak?