akina dira Nafarroako euskaldunak (euskaraz dakitenak) hizkuntza horretan bizitzeko dituzten oztopoak ugari direla. (Baita euskaraz ez jakin arren beraien seme alabei hezkuntza euskaraz eskeini nahi dietenak aurkitzen dituzten eragozpenak). Adibidez D ereduan ikasteko ikasle kopuru mini mo bat beharrezkoa da. Baldintza hori ez da eskatzen euskararik gabeko ereduan zein A ereduan.

Demagun euskaraz ez dakien nafar batek (adibidez Navarra summako euskarafobiko batek edo edota Nafarroako UGT goi mandatari batek) EAEko hiruburu batera joan direla(adibidez Donostiara) eta nahi ta nahi ez joan behar izan dute udaltzaingora haiek Donostian galdutako giltza batzuk berreskuratzea ( galdutako objetuen sailara, hain zuzen ere) Euskara fobiko horiek gaztelaniaz egingo lukete bere gestio guztiak, departamentu horretan beraien giltzak dauden edo ez jakiteko) Beste adibide bat: Demagun euskaraz ez dakien beste euskarafobiko batek, erabakitzen duela ikastea zuzenbidea gradua Donostian (edo nahi baduzue beste edozein unibertsitateko gradua, adibidez, Ekonomia Bilbon, bi kasuetan EHUn). Pertsona honek lortzen badu matrikulatzea unibertitateko gradu batean, ikasketak osoki gaztelaniaz egin ditzake. Baita matrikulazio pro-tzesu osoa ere, alegia paperak gaztelaniaz idatzi, aukeratu duen fakultateko idazkaritzako langileekin gaztelaniaz hitzegin€

Demagun Iruñeako euskaldun batek (euskaraz dakien batek) kotxeko gitzak galdu dituela Iruñean eta nahi ta nahi ez joan behar izan duela bera jaiotako hiriko udaltzaingora. Honek egin beharreko gestioak burutzeko (alegia ea giltza horiek udaltzaingoan dauden edo ez jakiteko) , udaletxeko funtzionario bat(zue)kin solastu beharko da. Kasu honetan,zoritxarrez, legez funtzionarioak ez du zertan euskaraz erantzun behar Iruñeako pertsona horri.

Demagun Iruñeako beste euskaldun batzuk Nafarroako unibertsitate publikoan Ekonomia edota zuzenbidea ikasi nahi dutela euskaraz.Hauek ezingo dute ikasketa hauek euskaraz egin.

Lehen aipatutako euskarafobiko horiek EAEn gazteleniaz ederki asko bere helburuak bete ditzakete.

Aldiz, lehen aipatutako Iruñeako euskalduna horiek ezingo dituzte bere helburuak euskaraz bete.

Kuriosoa da , arestian aipatutako euskarafobiko horiek bere zergak ez dituztela EAEn ordaintzen. Aldiz, Iruñeako euskaldunak bere zergak Nafarroan ordaintzen dituzte.

Agian Navarra summako euskarafobikoek gogoz ari dira euskara Nafarroatik desagertzeko.( ez dezagun ahaztu koalizio horretan dagoen PP-ko estatu buruak, Casado jaun txit masterdun ilustratuak Nafarroako hauteskundeko kanpainan adierazi zuela euskara ez duela zer ikusririk Nafarroarekin). Egitazko nafarrek euskara behar bezala sustatu beharko lukete. Ez da onargarria euskara inglesa edota alemana balitz bezala (edo hainbat kasutan okerrago) tratatzea.Nafarroako euskarafobikoek diote euskara inposatu nahi dutela bakar batzuk. Gezurra izateaz gain, oso inkohrenteak dira. Nire ustez Nafarroako euskaltzaleek nahi dutena beraien eskubideak egunero erabili ahal izatea.

Kuriosoa da, adibidez ,estatu espainoleko edozein unibertsitatean gradu ikasketak bukatzeko(beraz titulu unibetsitarioa erdiesteko) gutxienez ikasleek inglesa hizkuntzaren B1 maila akreditatu behar dutela eta hainbat unibertsitatetan inglesako B2 maila. Ni ez nago inglesa ikastearen aurka.Alderantziz, eleaniztasunaren alde nago. Hala ere, Nafarroako euskarafobiko horiek ez dute inglesa maila hori lortzea inposiziotzat hartzen, unibertsitatetik tituluarekin aterako den pertsonen artean batzuk lan egingo duten arren erakunde publikoetan eta beste batzuk pribatuetan. Aldiz, euskarafobikoen ustez Nafarroako erakunde publikoetan euskara maila bat eskatzeak langile batzuei inposizioa omen da. Azala eduki behar da ! Haiek, esukarafobikoek, EAEko edozein erakundetan gestio bat egin behar izanez gero gaztelaniaz egitea bermaturik izanda, Nafarroako euskaldunak horrela diskriminatzea.

Hala ere, Nafarroako euskalduneei animatu nahi nieke euskararen alde jarduteko. Ahal duten guztietan euskaraz solasteko. Julian Gayarre abeslari nafarrak , ahal zuenean bere ahaideekin Erronkariko uskaraz(euskaraz) solasten zuen. Bere talentuak garatu zuen pertsona honek, euskarari eutsiz hainbat momentutan. Ziur aski euskarafobiko askok Gayarre-ri buruz kantu alorreko laudorio anitz lau haizetara zabalduko diutzte. Hori ongi dago. Hala ere, euskarafobiko horiek ez dute jakingo pertsona honek euskaraz hitzegiten zuela , edo baldin badakite abeslari horren alderdi hau izkutatuko dute, hori bai, euskara Nafarroan ? Ez da pentsatu ere! aldarrikatuko dute.

Empezamos a tener un escenario de brotes y rebrotes, pero no dejo de pensar en la mochila de muertos que llevamos en la espalda. Detrás de las cifras hay personas, familias, vidas...

Pero tenemos otra pandemia que también nos afecta globalmente, el calentamiento de nuestro querido planeta, de consecuencias terroríficas y sobre el que ya llegamos tarde