Síguenos en redes sociales:

Kultur gomendioak

Asel Luzarragaren kultur gomendioak

Asel Luzarragaren kultur gomendioakRuben Plaza

Abesti bat: Flow partisano (Tremenda Jauría).

Musika talde bat: PI LT.

Liburu bat: Los adioses (Juan Carlos Onetti).

Antzezlan bat: Mierda de ciudad (Olatz Gorrotxategi).

Film/telesail bat: Monty Python and the Holy Grail.

Kultur espazio bat: Kabidxe (Bermeo)

Asel Luzarraga (Bilbo, 1971) Enpresa Zientzietan diplomatua eta Euskal Filologian lizentziatua da. Ogibidez, berriz, itzultzailea eta idazlea da. Argentinan eta Txilen bizi izan da, eta gaur egun Bermeon du bizilekua. Musikan ere aritu da, Punkamine eta Trio Ternura punk taldeetan. Orain arte hainbat nobela argitaratu ditu: Hamaika ispilu ganbil, Karonte, Mozorroaren xarma, Abaraska, Utopiaren itzalak, Gezurra odoletan, Bioklik, Inoren mundua, Bahiketa eta Malthusen ezinegona. 2022an trilogia bat abiatu zuen: Esan gabe doa nobelarekin abiatu zuen Luzarragak utopia komunitarioari buruz trilogia; Zortzigarren hiria eleberria atera zuen iazko udaberrian, eta hirugarren alearekin dabil orain. Are, iaz ere John Anduezarekin batera ‘Azken Portuko postdatak’ liburua plazaratu zuen. Poesia bilduma bat ere argitaratu du, Denboran zatika. Bere web orrian bere hausnarketak ere plazaratzen ditu: aselluzarraga.com.