Abesti bat: Long Live, Taylor Swift.
Musika talde bat: Ken zazpi.
Liburu bat: Tu comprendras quand tu seras plus grande, Virginie Grimaldi. Ulertuko duzu handiagoa izanen zirelarik.
Antzezlan bat: Le cercle des poètes disparus. Dead poet’s society filmean inspiratua.
Film bat: La la land.
Kultur espazio bat: Senpereko Larreko Gela, nun emango dudan nire lehen kontzertua asteburu huntan.
BI hizkuntza, ahots bat: Julie Baionan jaio eta Uztaritzen hazitako idazle, musikagile eta kantari gaztea da Julie. Bere abestien bidez, zintzotasunez eta pasioz partekatzen du dena. Frantsesez eta euskaraz idazten du, sustraiak eta emozio lurperatuak hain ongi daramatzaten bi hizkuntza sortzeko baliatuz. Bere pop unibertso musikalak sonoritate ezti, eta, aldi berean, hunkigarria josten du. Bere lehen albuma, 'EKLORE', lore bat bezala ireki eta bere burua entregatu beharretik sortu zen, bere lore-hostoak lehen aldiz irekitzen dituela iradokiz. Horrela, isilpean gordetako emozioak doinu bihurtzen ditu. Gai pertsonalak eta unibertsalak uztartzen ditu albumean: desberdintasuna, askatasuna, sentiberatasuna, dolua, oroitzapenak… agerian utziz. Abesti bakoitzean benetakotasunez adierazten du sentitzen duena. Eszenatokian inolako filtrorik gabe aurkezten da, publikoarekin lotura zintzoa sortzea bilatzen du, doinu gogoangarriak eskainiz.
src="https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/statics/js/indexacion_Trebe.js">