Abesti bat: 'Holy Shit - Father John Misty'

Disko bat: 'Zerrautsa' - Olaia Inziarte

Talde bat: Ibil Bedi

Liburu bat: 'El verano en que mi madre tuvo los ojos verdes' - Tatiana Tîbuleac

Film bat: 'Aftersun'

Erakusketa bat: 'Bai ala bai' - Camille Chopin

Argazkilari bat: David van Dartel

Kultur espazio bat: Bilboko Kafe Antzokia

Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Kazetaritza ikasi zituen Martxel Larraza Indaburuk (2000, Etxalar, Nafarroa). Gradu amaiera lanerako argi zeukan itzaleko edo landu gabeko gai bati heldu nahi ziola. Elkarrizketa baten bidez gaia ezagutu eta sexilioaren inguruan egitea erabaki zuen. Norbere herrian sexualitatea modu aske eta duin batean garatzeko aukerarik ez eta alde egin behar izatea, hori da sexilioa. Gaiaren inguruan egin duen lanketaren emai-tza izan da Xerka argazki liburua. Bertan, Euskal herriko LGTBI+ kolektiboko bost pertsonen testigantzak jasotzen ditu. Istorioen hautaketa prozesua ez da erraza izan, baina argi zeukan plurala eta askotarikoa izan behar zuela eta komunitateko siglak ordezkatzen zituzten pertsonek osatu behar zutela. Liburua osatzen duten istorioek landa eremuan dute sorterria, baina nabarmendu du ez dela soilik herrietan gertatzen den errealitatea. Proiektu horrekin Komunikazioko gradu bukaerako lanen Berria Saria irabazi zuen 2024an. Xerka argazki liburuak bere bidea jarraitu eta forma ezberdinak hartu ditu. Etxalarren lehen aldiz argazki-erakusketa eta solasaldi formatuan aurkeztu zuen, Joseba Olagarai kazetariarekin batera eta ordutik herri ezberdinetan hartu du tartea.