Dantzalekuaren erdian ezin mugiturik lau gorputz, lau buru, beren sentimendu eta ezintasunek hartuak, lau pertsona nor bere istorio eta zamekin, aulki banatan eserita eta edalontzi bana eskuan. Lau baso, libre dantzatzeko ezinahalaren metafora kondentsatuko dutenak Metrokoadroka Sormen Laborategiaren azken proposamen eszenikoan.
Tratu txarrak jasandako pertsonei alaitasuna lapurtzen diote tratu txarren eragileek, eta zoriontasunerako eskubidea zalantzan jartzen diote, egoera edozein izanik ere. Egoera horietan, alaitasunak eta umoreak badute ahalmen berezi bat poztasuna berreskuratzeko, mina gaindi-tzeko eta ahalduntzeko. Horixe bera aldarrikatu nahi du Metrokoadrokak aurkeztu berri duen Bi baso bat ur an-tzezlanarekin, alaitasunaren izaera soziala erdigunean jartzeaz batera.
Gaiaren sakontasuna errespetuz oholtzaratu du konpainiak, ohikoa duen umore absurdoa eta bisuala alde batera utzi gabe. Musikak eta argiztapenak berebiziko garrantzia dute eszenaratze soil eta gordinean zehar ikuslea garraiatzeko, dantzak antzezlanean duen garrantzia kontuan izanik.
Gaian sakontzeko beharretik tiraka
Traumaren ostean umoreak eta alaitasunak zer paper jokatzen duen aztertu nahi izan dute Bi baso bat ur obrarekin. Zuzendaritza lanetan aritu dira Oier Guillan eta Edurne Azkarate. Lehenak azaldu du nondik jaio zen proiektua eta gaiari begiratzeko modu zehatz hori.
Haren hitzetan, Saiakera bat edo beste egina zuten, baina gidoia idazteko prozesuan beti amaitzen zuten zoko oso ilunetan, eta antzerkian ondo funtzionatuko zuen ikuspegi bat ezin aurkitu zebiltzan. Izan ere, Metrokoadrokan antzerkia momentuan eta publikoarekin aurrez aurre gertatzen den zerbait bezala ulertzen dute, eta askotan jolasarekin eta umorearekin lotzen dute, nahiz eta batzuetan umore zorrotza izan. Horregatik, kosta egiten zaie horrelako gaiak jorra-tzeko klabeak aurkitzea.
Konpainiaren azken lana Artxibo biluzia konferentzia performatiboa izan zen, ikerketa eszenikoaren emaitza. Antzerkia, idazketa eta performance tailerra uztartu zituzten Euskaldunon egunkaria-ren bortxazko itxiera ardatz hartuta dokumentazio lanaren inguruan hausnar-tzen dituen lanean. Guillanen arabera, gaia berbera ez izanagatik ere, ikus entzuleengan nabaritu zuten sakontzeko gogoz geratu zirela, eta lantaldeari arantza geratu zi-tzaion barrenean.
Aurretik ere tratu txarren gaiari gerturatu izan zaizkie konpainian, eta berau lantzeko gogoa zegoen
Aurkeztu berri duten lan berriaren txinparta, nolabait, Miren Azkarate kazetari eta idazlea izan zen. Artxibo biluzia lanarekin lotuta, Metrokoadrokak antolatutako antzerki eta idazketa tailer batera bertaratu zen Azkarate, torturak jasandakoa bera, eta aipatu zuen umorea ezinbesteko gakoa izan zitzaiola bizipen horren ostean berriz ere ahaldundu eta egoera iraultzeko.
“Ikuspegi hori oso interesgarria iruditu zitzaigun eta horrela lotu genuen gaia alaitasunarekin eta pozarekin”, argitu du Oier Guillanek. Traumaren ostean alaitasunak bete-tzen duen paperaren inguruan hausnartzeaz gain, halako esperientziak bizitakoentzako tresna lagungarria sortzea izan dute helmuga. Mimoz eta tentuz, eta ikerketa eta dokumentazio prozesu luzearen ostean, berriki aurkeztu dute emai-tza. Azkaraterekin berarekin elkarrizketa prozesu luze bat abiatu zuten, zer eta nola konta zezaketen arakatzeko, eta horren ondotik abiatu zuten sormen prozesua.
Galdakaoko herriarekin bat
Antzezlana Udalbiltzaren Guretik Sortuak bekari esker jaio da. Hainbat arte adierazpidetako euskarazko ekoizpenei bideratutako laguntza da, eta garrantzia berezia ematen diote lurraldetasunari eta saretzeari. Bekaren irabazleei antzoki bat uzten diete normalean lan egiten duten eremu geografikotik kanpo, sorkuntza prozesuan lurralde berri horrekin lotura egiteko baldintzapean.
Ez hori bakarrik, behin obra amaituta, bira bat eskaintzen diete, lana hainbat tokitan erakuts dezaten, baita an-tzokirik gabeko herrietan ere. Edurne Azkarate zuzendariaren hi-tzetan, bekaren markoa “ezin hobea” da Metrokoadrokan egiten duten lan motarentzako, eta sormen prozesurako benetan aberasgarria izan zaie.
Izan ere, Miren Azkaraterekin egindako solasaldien ostean, Galdakaon obrak lantzen duen gaiarekin lotura duten eragile eta norbanakoekin mintzatu dira, inguruko esperien-tzia pertsonalak eta hausnarketa kolektiboak jasotzeko. “Galdakaok asko eman digu, espazioaz gain, elkarrizketekin tamaina hartu genion gaiari eta haien hitzak jasoak daude gure antzezlanean”, aipatu du Edurne Azkarate zuzendariak. Nolanahi ere, oholtza gainera igotzen diren lau an-tzezleek ez dituzte tratu txarrak performatzen, gaiari heltzeko bestelako bitartekariak bilatu dituzte.
Miren Azkarate presente egon da idazketa prozesu osoan zehar eta dramaturgian, Oier Guillan eta Eduren Azkarate zuzendariekin batera. Edurne Azkaretek azaldu bezala, harreman epistolar bat sortu zuten dramaturgiaren eta oholtzaren artean, hau da, Miren Azkarateren eta antzezleen (Intza Alkain, Javier Barandiaran, Marina Suarez eta Iraia Elias) artean. “Azkaratek pilulaz pilula irekitzen zuen Pandoraren kutxa, eta oholtzan zeudenek sentitzen zuten guk zain-tzen genuela haien interpretazio prozesua nora iritsiko zen, oholtza gainean jolastu eta poliki-poliki lana gorpuzteko”, azaldu du Edurne Azkarate zuzendariak.
Antzeko bizipenetatik igaro diren pertsonek lana sendagarri gisa hartzea eta beren buruak modu positiboan islatuta ikustea bilatzen dute
Dantza, baliabide metaforiko gisa
Gaia gordina eta latza izanagatik, umorez eta alaitasunez heldu diote, jakina, errespetu osoz eta minari inolako pisurik kendu gabe. Hitz gutxitan azalduta errezeloa sor dezakeen ikuspegi bat denez, ñabardura guztiekin azaltzen dute lanaren helburua: “Ez diogu sufrimenduari eta oso larria den gertaera bati barre egiten, guk aztertu nahi dugu umoreak eta alaitasunak trauma baten ostean zer paper jokatzen duten tratu txarrak sufritu dituen pertsona batek bidea berriro egiten hasteko”, punturatu du Oier Guillan zuzendariak.
Hori dena oholtza gainean erakusteko, ordea, elkarrizketetatik eratorritako metafora bat baliatu dute: dantza egiteko gaitasun falta, alegia. “Horrelako jazoera baten ostean deshumanizazio handi batean erortzen zara eta plazera sentitzeko eta zure gorputza lasai dantzatzen abandonatzeko ezintasuna duzu”, aipatu du Edurne Azkaratek. Horrez gain, dantzak duen alde filosofikoa azpimarratu du, alaitasuna transmititzen duena. Horrela, dantza egiteko ezintasunaren metaforaren barruan bildu dituzte gaiaren gogortasuna eta horri heltzeko umorezko tonua, eta dantzak eta musikak bitartekari gisa jarduten dute antzezlan osoan zehar.
Eszenaratzea soila eta gordina da. “Agian gaiagatik, gordina delako, eramaten gintuen oholtzaratze gordin batera”, azaldu du Guillanek. Bere hi-tzetan, gainera, eszenaratzearen soiltasun horrek badu lotura Azkaratek aipatutako deshumanizazio prozesu horrekin: “Ikusi genuen norberaren gogoaren eta gorputzaren arteko banaketa edo disoziazio bat ematen dela, eta lau aktoreen interpretazioa har liteke pertsonaia bakar baten barruko korronteen, sentimenduen eta egoera ezberdinen isla gisa”.
Off ahotsak eta musikak lagunduta, pertsonaia nagusiak traumaren ondorioz bizitzea lortzen ez duen guztia beste pertsonaien bitartez bizitzen saiatzen da: “Bada nolabait pertsonaia bakar baten buruaren baitan egotea bezala”. Argiak, iluntasunak eta keak berebiziko garrantzia dute eta nolabait aktoreen mugimenduak pertsona baten baitako fluktuazioa ere irudikatu dezake. “Izan zitekeen lasai asko pertsona baten barrunbea bere korronte ezberdinekin: hauskortasuna, poza, amorrua, tristezia...”, bildu du Guillanek.
Oholtza gaineko elementuak (argiak, musika eta antzezleak) off ahotsarekin bat egite horretatik kontatzen da Bi baso baso bat ur, baina obrak esanahia hartzen du publikoarekin batera. Horregatik, estreinaldia sormen prozesuan burutu duten herrian izatea oso inportantea izan da lantaldearentzat. Edurne Azkarateren hi-tzetan, ez da garuna apelatzen duen obra bat, bilatzen dutena da sinpleki errealitatea den bezalakoa erakustea eta ikusleak sentipenez sentipen narratibaren bide guztia egitea, eztabaidarik piztu gabe: “Barne bidaia bat baino ez da, gauzak horrela dira eta hori da gozagarria”.
HURRENGO EMANALDIAK
- Martxoak 13 ZARAUTZ
- Martxoak 15 URNIETA
- Martxoak 21 DONOSTIA
- Martxoak 22 DONOSTIA
- Martxoak 27 GETXO
- Apirilak 17 ZIORTZA-BOLIBAR
- Apirilak 18 HIRIBURU
- Apirilak 19 LEZO
Horrela, gainera, antzeko bizipenetatik igaro diren pertsonek lana sendagarri gisa hartzea eta beren buruak modu positiboan islatuta ikustea bila-tzen dute, entzunak eta ordezkatuak senti daitezen, alegia.
Antzerkian modu artistiko eta metaforiko batean gutxi landu den gaiari begi berri batzuekin egiten dio so Bi baso bat ur lanak. Atzean Metrokoadrokak inoiz izan duen lantalde handiena du, eta zenbait kolaborazio tartean. Galdakaoko estreinaldiaren ostean Garaionen eta Oreretan izan dira, eta udaberriko eta udazkeneko agenda bete-betea dute, lan kolektibo honen emaitza Euskal Herriko txoko guztietara eramateko desiatzen.