Mugimenduaren eta ahotsaren arteko harremanean gauzatzen da M. Ahalegin infinitu bat: bien artean sortzen den oszilazioan, ondulazioan eta bibrazioan. Amatasunari buruz berba egiteko Arantza Iglesiasek eta Ane Garciak sortutako piezak bi interpretez gaindiko zerbait sor-tzen du: espazio komun bat, gorputz aldarte desberdinak hartzen dituena. Maiatzaren 16ean Donostiako Gazte Eszenan aurkeztuko dute.

Amatasunari buruz hitz egitea bilatu duzue ‘M’ lanarekin. Nola sortu zi-tzaizuen ideia?

Arantza Iglesias: Amatasunari buruz hitz egin nahi nuen, ama naizelako eta “ama” hitzak zenbat esanahi har-tzen zituen ikustean saturatuta aurkitu nintzelako. Hitza lapurtuta edo bahituta zegoela iruditzen zitzaidan; ezin zuela dena aldi berean izan uste nuen. Horregatik, “ama” hitza gorpu-tzera eraman nahi nuen, eszenara eraman eta konpartitu, hitza biluztuz, hortik gorpuzten dena partekatzeko.

Ane Garcia: Ahotsaren eta mugimenduaren arteko elkarrizketa da oinarria. Hasierako abiapuntua amatasuna zen, baina, lekua egin nahi genion gauzak modu zehatzean ez esateari. Azken finean, gai honi buruz ertz askotatik hitz egin da. Guk, ordea, zabaltasuna bilatu nahi genuen, ahotsak eta dantzak ez dutelako zertan hitzez ezer adierazi, nahiz eta hi-tza piezan agertzen den.

Asko hitz egin da amatasunaz, baina ez da horrenbestetan eraman mugimendura, ezta?

A.I.: Batzuetan ez da ia inoiz hitz egin amatasunaz; beste batzuetan, gehiegi gidatua izan da: zer den ama ona izatea… Oro har, emakumeok aukera gutxi izan dugu hori askatasunez esploratzeko eta bizitzeko. Eta nik hi-tza bera edo munduan egoteko fun-tzio hori norberak nola sentitzen duen erakutsi nahi nuen. Hitzari kapa guztiak kentzen saiatu eta “m” horretatik abiatzea pentsatu genuen. 

A.G.: Gainera, piezak berak eboluzionatu egin du: “ama” hitza gutxienera eraman dugu, m hizkira. M “ama” hitzaren letra bat da, baina baita soinu minimo bat sor-tzeko modu bat ere. Bestalde, beste ideia bat ere lantzen du: sorkuntzak materializatzearena; alegia, sortzeari lekua egitea, mimatzea… 

Pieza eraikitzeko dokumentazio lana ere egin duzue.

A.G.: Kontzeptu bat ikasi dugu: abatimiento. Bi soinu-uhin elkartzean, pixka bat desberdinak badira, bibrazio berezi bat sortzen dute, efektu sonoro indartsua. Hori ikertzen aritu gara: nola elkartzen diren bi gorputz eta nola sortzen den bien artean zerbait berria.

Gauza berriak ere aurkitu dituzue, beraz.

A.G.: Prozesua aberasgarria izan da. Gai eta imajinario batean murgiltzeko aukera eman digu. Adibidez, So und May Be Seen Margaret Hughesen liburua aurkitu genuen, XIX. mendekoa. Ahotsaren bidez margotzea lortzen zuen hark, nota bakoitzarekin forma jakin bat sortuz.

Eta, zuen arteko elkarlana nolakoa izan da?

A.I.: Hasieratik argi nuen ahotsa, testua eta hitza erabili nahi nituela. Eta, idatzita dagoena nola biluztu pentsa-tzen ari nintzenean Anerekin harremanetan jarri nintzen, berak badaukalako lotura berezi bat poesiarekin. Eta literaturan zerbaitek dan-tzatzen badu, hori poesia da; dantza bera ere mugimenduaren poesia da. 

A.G.: Prozesua luzea izan da, besteak beste diru-laguntzek dakartzaten buruhauste eta itxaronaldiekin. Baina, aldi berean, ez dugu gure burua estutu nahi izan. Piezaren muina oso delikatua da, eta eska-tzen du gu geu gure buruarekin konektatuta egotea.

Eta, ahotsa eta mugimendua nola uztartu dituzue? Zer dator lehenago, ahotsa ala mugimendua?

A.G.: Hasieran, asmoa zen nik testuak errezitatzea eta Arantza mugimenduan egotea. Baina, ohartu ginen testuez gain, ahotsak hitzik gabe ere ekarpen oso interesgarria egin zezakeela. Momentu batzuetan rolak oso bereizita egon dira; beste batzuetan elkartuta. Elkar aurkitzea da piezaren alderdirik interesgarrienetako bat.

A.I.: Entzute eta harreman berezi bat sortu dugu ahotsaren eta gorputzaren artean. Ahotsa beste mugimendu bat bezala tratatu dugu. Soinura eta bibraziora jo dugu; bibrazioa bera baita dantza teknika honen oinarrietako bat. Eta horiek oso modu naturalean uztartu ditugu. Pixkanaka joan da agertzen, modu zaindu batetik, ez exijentziatik, baizik eta zaintzatik: gorputza eta ahotsa zainduz. Piezaren indarguneetako bat da zaurgarritasun hori. Hor jartzen gara, oso leku sotil eta esentzialean.

Piezarekin bat egitea eskatzen du lanak?

A.G.: Piezak berak eskatzen digu etengabe berarekin egotea; bizirik dagoen zerbait da.  

A.I.: Piezaren birtuosismoa eta teknika gure presentzia bera da. Anatomia asmatu bat sortu dugu gorputzean, dantza afrogaraikideko teknika batean oinarrituta, unibertso anatomiko bat sortuz. Beste leku neutralago batera joateko balio izan digu.

Sorkuntza prozesuan jende askok parte hartu du, ezta?

A.I.: Taldeak elikatu du prozesua, giro lasaia eta delikatua sortuz. Izaro Ieregik mapa kontzeptuala koka-tzen lagundu digu; Peru Galbetek ahotsarekin; Oihana Vesgak mugimenduaren kanpo begirada eman digu; eta, ikus-entzunezkoetan, Maitane Campos eta Itziar Garaluce aritu dira. Argi diseinuan, Marc Canuk indartu du gure unibertsoa, eta, jan-tziei dagokienean Myriam Lizarralderekin aritu gara.

Maiatzaren 16ean Donostian, Gazte Eszenan aurkeztuko duzue. Dena prest duzue?

A.I.: Lan hau bizirik dago, eta halako lanek beti eskatzen dizute presente egotea. Eszenara iritsiko gara eta une horretan dagoena partekatuko dugu. Esentzian prest dago, eta forman ere bai.

A.G.: Momentuz ez dugu beste emanaldirik aurreikusita; nahi dugu proiektua zaindu eta ondo pentsatu zein zirkuitutan aurkeztu.