Datuak
stebete baino gehiago joan da aurrematrikulazio epea itxi zenetik. Lehenago, epea amaitu bezain laster ohikoa izaten zen zenbait hedabidek datuak plazaratzea. Aurten, ordea, ez da aipu ñimiñoena ere egin. Hezkuntza Departamentuak, jakina, diren eta ez diren datu guztiak ditu, ederki gordeak, iltzez eta giltzez bahituak, jaun kontseilari horri berez baitatxekio ilunkeria. Hala ere, ilunkeriak ilunkeria, beti izaten da aurrematrikulazioan zer gertatu den jakiteko bidea. Kontu honetan, betiere, demografia eta geografia hartu behar dira kontuan, baita soziologia ere. Oro har, egonkortasun handia dago, joerak suma badaitezke ere. Bada, euskarazko eredua % 30 izan da, eta pittin bat egin du gora. Geografiari begira, guztiz nagusi da Iruñerritik iparraldera, Ziorditik Burgiraino, eta nagusi ere, Iruñea inguruko eta Erdialdeko zenbait tokitan (Gares aldean % 80 da). Erribera arrunt bertzelakoa da. Hori bai, aurreko legealdian zabaldutako lerro gehienak bere bidea egiten ari dira (Azkoien, Sesma...). Gurasoek badute merezimendu; dena dute kontra, Hezkun-tza Departamentua bera ere bai. Hala ere, eusten diote. Erriberako herri kozkor bateko datuak emate aldera, Corellan 80 haur inguru izan dira: 9, A ereduan; 71, G ereduan. A eredua hautatu duten gurasoentzat, sekulako lorpena da. Bertze herri batzuetan A eredua bera ere ezin zabaldu. Corella aipatzearekin batera, demografia ekarriko dugu hizpidera: 80 haur, hots, Erronkaribar, Zaraitzu, Aezkoa, Artzibar, Luzaide, Auritz, Erroibar, Esteribar eta Agoitzen adina. Erran nahi baita, ume gutxi jaiotzen da D ereduak erabateko nagusitasuna duen bazterretan; Mendialde osoan, oro har. Ez ahantz, bertzalde, gizartea nabarmen bertzelakotu zaigula azken 15-20 urtean, nafar berrien kopurua ederki handitu baita. Hala ere, % 30 eta, Iruñerrian, hortik gora, jakina.
Temas
Más en Pamplona
-
Jeru, la centenaria de Pamplona que cosió sueños y vibró con Osasuna
-
Patrullaje policial por Buztintxuri para dar respuesta a las quejas vecinales
-
Propuesta para evitar "un terraplén de barro" y unir Mendillori y Lezkairu
-
Cerca de 6.700 personas han elegido ya el cartel que quieren que represente las fiestas de San Fermín este año