Munduz mundu, mendez mende
logoak eta lemak unibertsaltasunari erreferentzia egiten diete munduaren irudiarekin
atarrabia. Dakizuen bezala, 2010.urtea Paz de Ziganda ikastolaren urtea izango da arrazoi desberdinengatik: 40 urte sortu zela ospa-tzen duelako eta 30. Nafarroa Oineza antolatuko duelako. Hori horrela izanik, izenburuko hitz horiek behin eta berriz entzungo dituzue urtean zehar; beraz hitz gutxitan beren esanahia azalduko dizuegu.
Logoak eta lemak bat datozte, eta haien gakoa mundua da. Munduak hainbat herrialdetan dauden kulturak eta hizkuntzak laburbiltzen ditu, unibertsaltasunari erreferentzia eginez eta modernitate eta etorkizunarekin erlazionatuz. Euskal Herritik atera diren hainbat bidaiariek euskara edonon eta edonoiz indarrean mantendu dute, azken batean euskara nortasun ikur bat delako. Globoa globalizazioan zehar doan garraiobide ekologikoa da, besteak errespetatzen dituena, eta errespetua merezi duena.
Más en Sociedad
-
Así se fija el precio del alquiler en Navarra según el tipo de contrato
-
Pamplona y Comarca bajo control de alquileres: qué viviendas tienen límites de precio y cómo se calculan
-
Arriban 159 inmigrantes a bordo de un cayuco localizado a 8 millas de El Hierro
-
Exoneran de 192.500€ de deuda a un matrimonio navarro que perdió su vivienda en 2008 por la crisis