zizur txikia. Ikasleek ez dakite zer den lehendakaria, zer egiten duen... eta berarekin egotera jaitsi aurretik galdera asko egiten dute honen inguruan. Elkarrizketa egin ondoren askoz garbiago dute.
Zeintzuk dira lehendakariaren eginkizunak?
Batez ere ikastolaren alde lan egitea. Lehendakariak zuzendaritza, batzordea, gurasoak, irakasleak... taldekideak ditu, beste langile bat da eta 4 urtez egoten da postuan. Nik dagoeneko 3 daramatzat eta urte bat gehiago dut aurrean.
Nola ikusten duzu ikastolaren etorkizuna?
Oso arrakastatsua. Matrikulazio garaian urtero familia batzuk geratzen dira seme-alabak sartu ahal izan gabe. Horrek esan nahi du gizarteak baloratzen duela hemen egiten den lana eta gaur egun dagoen lan taldearekin ez dut inongo zalantzarik egoerak berdin jarraituko duela.
Olentzerori zer eskatuko zenioke ikastolaren izenean?
DBHko 4. gelaren finantziazioa. Momentuz ez dugu horretarako kontzerturik eta oztopo handia da gure garapenerako. Hori gobernuaren esku dago eta borondate politiko handiagoa ezinbestekoa da. Euskara beste modu batean baloratu beharko lukete, denon altxorra baita.