irunberri. Zer moduz egon zinen Arangoiti ikastolan?

Oso pozik egon nintzen Arangoiti Ikastolan, nahiz eta 6 urteekin Zangozako Ikastolara joan, oroipen politak ditut.

Zenbat urte egon zinen Arangoiti ikastolan?

Hiru urtetatik sei urte arte.

Zer irakasle izan zenuen? Ikastolan ongi zaintzen zizuten?

Nire irakaslea Izaskun zen eta oso ongi portatzen zen gurekin.

Nola sentitu zinen ikastolako lehenengoetakoa izatean?

Ez daukat halako sentimendu berezirik inoiz nabaritu. Txikitatik nekien nire gurasoak ez zutela euskaraz hitz egiten, beraz, gaztelaniaz hitz egiten nuen. Ikastolan egiten genituen irteerak guztiz normalak iruditzen zitzaizkidan, baina orain, heldua egin naizenean konturatu naiz metodologia guztiz ezberdina dela. Ikasketa ulermenaren bidez egiten zen eta ez memoriaren bidez, begirada futurista zen. Gaur egun horri buruz hitz egitea arrunta da.

Ikasi zenuen euskara ondo? Euskaraz hitz egiten duzu oraindik?

Uste dut nire euskara maila oso ona zela, gaur egun ez dudana. Adibidez, hau, ordenagailuz idaztea oso zaila egiten ari zait, baina hitz egitearena hobeto daramat.

Jolasak nolakoak ziren zure garaian? Zerekin idazten zenuten zure garaian? Txikitan lana egiten zenuten? Klasean zintzoak zineten?

Nire garaian jolasak gaur egungo jolasak bezalakoak ziren, horretan mundua ez da asko aldatu. Beharbada, bideo jolasak ez ziren hainbeste erabiltzen, baina kaleko jokuak eta jolasak askoz dibertigarriagoak ziren. Arkatzarekin idazten genuen, orain bezala, pentsatzen dut! Ordenagailua asko erabiltzen dut, zuek ere horretarako aukera izanen duzuela uste dut, baina baita boligrafoa ere, noski.

Bost sei urterekin nahiko zin-tzoak ginen, klaseak bukatzen genituenean etxerako lanak egin eta amari etxeko lanetan lagundu egiten genion.

Zein da gehien gustatzen zi-tzaizun ikasgaia? Orain, zer duzu gustoko?

Betidanik matematikak asko gustatu izan zaizkit, baina, unibertsitatean, behar bada historia izan da gehien lagundu didan ikasgaia. Nondik gatozen jakitea beti lagungarria da.

Gustatu zaizu Arangoiti ikastolak egin duen bidea ordutik gaur egun arte? Nola ikusten duzu ikastola orain? Zenbat aldatu da ikastola zuretzako 30 urte hauetan? Zertan aldatu da Arangoiti ikastola gehien?

Bai, mundua aurrera doa eta gu berarekin, aldaketak egin behar dira eta ikastolak aurrera egiteko aldaketak egin ditu. Adibidez, hasiera leku batean izan zen eta gaur egun beste leku berri batean dago. Frontoia daukazue, jolaslekua, jantokia… Guzti hori nik ez dut ezagutu, eta nire garaiko ikasleak ezta ere. Fisikoki dena aldatu da, eta barrutik, pentsamendua, euskararen babesa eta abar, nik dakidanagatik ez da asko aldatu, azken finean ikastolaren helburua euskara zaindu eta aurrerapen metodologikoak eskaintzea da.

Ikastolako lagunekin kontaktua mantentzen duzu?

Bai, herri txikia da eta oporretan nagoenean beti norbait ikusten dut eta agurtzen gara.

Zergatik joan zinen ikastolara? Zergatik aukeratu zenuten Arangoiti ikastola eta ez eskola?

Galdera hori ondo azaltzeko nire gurasoek agertu beharko zuten. Baina nire ustez ikastolak eskaintzen duena ez dago eskolan, eta ez da inoiz egongo, sentimendu hori beharraren bidez lortzen da eta eskolak ez dauka behar hori, guk, euskaldunok, ordea bai. Euskararen babesa eta jarraipena gugan datza.

Nolako esperientzia izan zen zuentzat Arangoiti ikastolakoa?

Oso ona eta ezberdina.

Zer da ikastolatik gogoratzen duzun gauza interesgarrienetakoa?

Nola gurasoak ikastolaren beste zati bat ziren. Gurasoen bitartez gauza asko egiten genituen, adibidez, Argal bisitatu, arraindegira joan... Turrillasek ogia nola egiten zen azaldu zigun .

Hurrengo ikasketak gazteleraz edo euskaraz egin zenituen?Arangoiti ikastola eta gero ze ikastolara edo ikastetxera joan zinen? Zangotzako ikastolan egon zinen?

Zangotzako ikastolan jarraitu nuen eta gero Iruñean, batxillerra euskaraz egin nuen ere. Unibertsitate ikasketak berriz kanpoan egin nituen, erdaraz beraz.