http://www.eitb.com/eu/hiru3/

Marrazki bizidunak oso garrantzitsuak dira haurren heziketan. Beraien bitartez balore kulturalak eta ohitura egokiak transmitzen dira eta hizkuntza indartzen laguntzen dute.

Hemen Nafarroan, marrazki bizidunak euskaraz ikusteko aukera handirik ez dugunez, EITB 3ko sareak eskeintzen dizkigun marrazkiak, filmak eta pailazo saioak ezagutzea proposatzen dizuegu. Web gune honek, euskara eremu ezberdinetan jasotzeko aukera ematen digu eta haurrei eskuragarria suertatzen ahal zaie. Honetaz gain, jokoak, eskulanak eta bertze hainbat baliabide aurki ditzakezue.