Betiko eskola, gurea, aspalditik herriaren bihotzean dagoena, hori da Herri-Eskola. Herria, pausoz pauso, ekin-tzaz ekintza egiten doan errealitatea da eta Sakanan beti izan gara herri eragile. Orain Sakanako Herri-Eskolak bilduago gaude, koordina-tzaile postu berria ere badugu horretarako eta. Logoa eta leloa esanguratsuak aukeratu ditugu: Sakanako zuhaitza eta uraren sinbologia, "iturri zaharreko ur berria", aspalditik hor gauden arren, gaurko garaiei eta beharrei lotuta lana egiten dugulako.

Herriek eskola behar dute, taberna, okindegia eta mediku kontsulta behar duten bezala. Umeak herrian bertan hezitzeak onura dakarkio bai umeari eta baita herriari ere, bizia ematen diolako batak besteari. Herri-Eskola zutabe ezinbestekoa dugu herrigintzan eta nola ez, euskalgintzan. Herri-eskolei esker edonork aukera dauka euskaldun izateko gure herrietan..

Herri eskolen abantailak aintzat hartuz geure eskualdea eraiki nahi dugu. Eskualde honek eta herri bakoitzak bere nortasuna duelako eta horri eutsi nahi diogulako. Euskal Eskola Publikoa da gure egitasmoa, euskalduna, doakoa eta kalitatezkoa. Kalitatea sustatzeko sare batean gaude sarturik, batzuen eta besteen lanak elkartrukatzeaz gain gure lanari etekin gehiago atera nahian. Honez gain, hainbat ekin-tza elkarrekin burutzen ditugu, errentagarritasun ekonomikoa bilatu nahian.

Eskola txikiak gara gehienok eta ez dugu txiki izate horrek gu kukiltzerik nahi, txikiak izan arren harro baitgaude gure egunerokotasuna aurrera eramaten dugun era honetaz. Herria eta eskualdea barne barnetik bizi ditugu eta guk gure burua komunitateari eskaini nahi diogun eran komunitatea ere gurera sar dadin bilatzen dugu. Familiek horretan zeresan handia dute. Herri-Eskolak aspaldikoak bagara ere, poliki poliki metodologia berriak barneratu ditugu eta garaian garaiko hezkuntza ematen dugu.

HURBILDU ZAITEZTE GU EZAGUTZERA Lerro hauen bitartez, oraindik ezagutzen ez bagaituzue edota zure ideiak zuzenak ala okerrak diren ziurtatu nahi baduzue, gu ezagu-tzera hurbil zaitezten gonbitea egiten dizuegu, gure egunerokotasuna ezagutuz, gure proiektuak hausnartuz eta aurrera pausuak egiten lagunduz. Sakana da gure langaia eta helburua, Sakanatik eta Sakanarako ari gara egunero egunero gure ikasleei ikaskuntza eraikitzeko egoerak jorrarazten, metodologia berriak garatuz, teknologi berriak erabiliz, gure bizitzako momentu bakoitzean norbanakoek izan di-tzakegun behar bereziei lagunduz, gure haurrak maitatuz, gure eskualdea ezagutuz eta gure hizkuntza hitz eginez. Elkarrekin eraikiko dugu etorkizuna!