Aurten inauteriak lehenago ailegatu zaizkigu baina hala ere giro ezin hobea izan dugu.
21 ortzeguna Eskolara joan ginen. Jolas-orduan, moxorro xuriak etorri ziren giro ederra ekarriz. Ikasle zaharrenok puxka-puxkak bizkarrean jarri genizkien herriko gazteei. Aurten ohitura berreskuratu nahian, eskola guztia moxorro xuriz jantzi ginen. Jarraian beraiekin dantzan ibili ginen eta eurak gero baserriz baserri eskean ibili ziren kotxez. Bertan janaria eta dirua eman zieten dantzatzearen truke.
Moxorro xuriak, puxka-puxkan ibiltzen diren herriko gazteak dira eta puxka-puxkak bizkarrean jar-tzen diren paperezko ponponak dira. Puxka-puxkak ikasleak prestatzen dituzte eskolan.
Arratsaldean, eskolako musikariekin, kalejira eginez herria alaitu genuen.
22 ortzila Goizeko zortzietan, eskolako haurrak plazan gelditu ginen puxka-puxkan ibiltzeko baserriz baserri. Egun honetan hiru auzo egin genituen: Aientsa, Azkilarrea eta Bordalarrea. Lehenengo bi auzoak bi taldetan banatuta egin genituen eta azkena, berriz, denok batera. Egun honetan dirua eta janariaren truke baserriak alaitzen ibili ginen dantzatuz. Gauen besta ederra zegoen Aterpean.
Gauean, bertso afaria izan zen Peñagarikano eta Lizaso bertsolariekin eta ondoren musikaz alaitu zuten besta Beñat Mitxelena eta Fernandok. Baina gu azkar joan ginen ohatzera hurrengo egunean falta zen auzora joan behar baikenuen.
23 larunbata Aurreko egunean bezala goizeko zortzietan bildu ginen plazan berriro ere eta Eguzkialdea auzora joan ginen. Hasieran bi taldeetan banatu ginen, Irulli aldea eta Aranibar aldea, Arantzako baserririk zaharrena. Arratsalderako herrira iritsi ginen haurren mozorro desfilerako eta trikitixa jaialdirako prest.
Ondoren aizkora apustua eta herri kirolak ikusgai izan genituen.
Inauteriak behar bezala akaba-tzeko Oharkabe taldea izan genuen musika joaz eta giroa alaituz.