Altsasuko DBH-ko ikasle batzuek landareen fotosintesiaren inguruko esperimentuak egin dituzte haien aitona-amonekin NUP-en
Iñigo Aritza Ikastolako ikasleentzat egin dute lantegia euskaraz Natura Ingurunearen Zientzien Saileko hiru ikertzailek
NAFARROA. Altsasuko Iñigo Aritza Ikastolako DBHko (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) bost ikaslek landareen fotosintesiari buruzko lantegi bat egin dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP), haien aitona-amonekin eta beste senitarteko heldu batzuekin.
“Aitona-amonarekin Unibertsitatera” izeneko euskarazko ekimena Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren XVI. Asterako Unibertsitateak, Zientzia eta Teknologiarako Espainiar Fundazioaren (FECYT) laguntzaz, antolatutako jardueretako bat da.NUPeko Natura Ingurunearen Zientzien Saileko Joseba Aldasoro Galán, Miriam Gil Monreal eta Amaia Seminario Huarriz ikertzaileek gidatu duten lantegian, DBHko 4. mailako nerabe batzuek eta haien senitarteko adinekoek zenbait landare (ilarrak, artoa, garagarra, letxuga gorria eta espinakak) erabili dituzte fotosintesia aztertzeko.
Fotosintesia hostoetan gertatzen da: klorofilak, eguzki-argia harrapatzen duen landare-pigmentu nagusiak, eta hostoek xurgatutako karbono dioxidoak azukreak produzitzen dituzte, eta horixe da, hain zuzen, haien elikagaiaren oinarri nagusia. Prozesu horretan, oxigenoa ere ekoizten da, eta hostoek askatzen dute.
Ikasleek eta adinekoek fotosintesia hobeki ezagut dezaten, parte-hartzaileek zenbait esperimentu egin dituzte laborategian: likido-kromatografia, landareetako pigmentuak bereizteko; mikroskopioaren bidez kloroplastoak eta estomak behatu; almidoia (landareen erreserba-konposatu bat) tindatu; eta fotosintesia neurtu.Nafarroako Unibertsitate Publikoak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XVI. Asterako antolatutako jardueren egitaraua Kultura Zientifikoaren Unitatearen webgunean dago kontsultagai, eta Nafarroako Foru Erkidegoan egingo direnena, berriz, Zientziaren Adiskideen Klubaren webgunean. NUPeko jarduerek Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa (FECYT) ? Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren finantzabidea eta Iruñeko Planetarioaren laguntza jaso ditu.
Más en Sociedad
-
La investigación europea del apagón apunta a una sucesión de desconexiones y aumentos de tensión como desencadenante
-
Nulo seguimiento de la segunda protesta no autorizada por la agresión en Torre Pacheco
-
Las claves por las que el Supremo aprueba las plazas docentes PAI creadas por Navarra
-
La joven que acusa de violación al futbolista Álvaro Aguado contó la agresión a sus amigas un día después