Síguenos en redes sociales:

Bagoaz jolastokia eraldatzen!

2010ean hasi zuen ibilbidea bernart etxepare eskolak txantrean eta ordutik jolastokia hobetuz joan gara

Bagoaz jolastokia eraldatzen!

2010eko irailean hasi zuen bere ibilbidea Bernart Etxepare ikastetxeak Txantrea auzoan. Hasiera jabetu ginen geneukan patioak gabezia batzuk zituela eta eraldaketa baten beharra ikusi zen.

2011-12 ikasturtean egoeraren diagnostikoa egin genuen. Galdeketa komunitate osoari egin zitzaion, baita ikasleei ere. Ateratako ondorioen gainean egindako hausnarketak geure proiektuan ezinbestekoak izanen ziren kontzeptuak identifikatzera eraman gintuen: elkartasuna, errespetua, ardura, integrazioa, zoriontasuna, maitasuna, laguntasuna, kooperazioa, partaidetza, ekologia, hezkidetza, sormena eta haurren segurtasuna, besteak beste.

Aurrerago, patioaren bi heren baino gehiago betetzen zituen bi futbito pistetako baten porteriak kentzea erabaki zen, patioaren erdia baino gehiago kirol jarduera espezifiko horri eskaintzea galaraziz eta guztiontzako atseginagoa zen espazioan bihurtuz.

2016- 2017 Patioko hormak marrazteko, prozesu parte-hartzaile baten bidez, 3 marrazki aurkeztu ziren. Komunitate guztiak bozkatu ondoren, bat aukeratu eta auzolanean margotu egin zen. Pauso txiki bat izan zen baina guretzat oso garrantzitsua, ilusioa berreskuratu genuelako eta proiektuan sinesten hasi ginelako berriro.

Udalarekin harremanetan izan garenez, geure irudikapen honen berri izan zuten eta euren zenbait zerbitzu geure esku jarri zituzten 2017-2018 ikasturtean zehar. Lorategien zerbi-tzuko arduraduna, ikastetxera bertara etorri zen lorategi bertikalak egiten laguntzeko eta baita udaleko bi arkitekto ere rokodromoaren kokapena zehazteko. Horretaz gain, arkitekto horietako batek geure amets horretatik abiatuz, aurreproiektu plano bat egin zuen eta bertan, geure esku ez dagoen eraldaketa preziatua islatu zuen, gure jolastokia naturalizatuko lukeen belardia, hain zuzen.

Ikusteko dago hori aurrera eramateko aukerarik izanen den, aurrekontuen arabera, baina bitartean ikastetxeko baliabideekin geure amets horretarantz doan bidea jorratzen jarraitu dugu, argazkian ikus daitezkeen ondoko ekintzak aurrera eramanez:

Palet industrialekin egindako lorontzi bertikalak jarri ditugu, neurri ezberdineko gurpilez osatutako jolas zirkuituak egin dira, udalak rokodromo bat eraiki digu, egurrezko bobinekin jolas ezberdinetako euskarriak sortu ditugu eta egurrezko mahai borobilak erosi eta kokatu dira, jolas lasaietarako esparrua sortuz.

Hala ere, proiektua gauzatzen den modua zein den hainbeste axola gabe, bide horretan aurrera eraman dugun prozesuak eta guztion parte-hartzea ardatz izan den tartea bizi-tzeak soilik, merezi izan du, komunitateak noranzko berean lan egitea ariketa ezin hobea baita kohesioa lan-tzeko eta zentzu askotan, geure hezkuntza eskaintza askoz aberasgarriagoa egiteko.