TBL lantegiak, pentsamendu kritikoa bultzatzeko
iruñea - San Fermin kastolako zenbait irakasle eta zuzendaritzako kide Thinking Based Learning (TBL) metodoan trebatzen ari dira azken asteotan, metodoaren asmatzailea bidelagun dutela: Robert Swartz filosofo eta doktorea eta Bostongo Massachusetts Unibertsitateko irakasle emeritua. Swartzek hogeitamar urte baino gehiago daramatza ikasleei pentsatzen nola irakatsi ikertzen. Eskola askok onartu dute oroimena eta buruz ikastea bultzatzen duen irakaskuntza estandarra ez dela oso eraginkorra ikaskuntza sakona eta iraunkorra lortzeko. Lantegietan ikaskuntza metodologia berri bat irakasten zaie partaideei, besteak beste, lau pentsamendu mota ardatz harturik, erabakiak nola hartzen ditugun kontuan hartuz, informazio-iturriak fidagarriak direnetz aztertuz, edota sormenezko ideiak nola gara-tzen diren ikertuz.
Más en Sociedad
-
Seis consejos para entenderte mejor con la IA y obtener las mejores respuestas
-
Los sanitarios de Osasunbidea empezarán a fichar en sus puestos de trabajo después del verano
-
Varios navarros pedalean este sábado contra el síndrome de Angelman
-
Sanidad y el comité de huelga médica se dan más tiempo para dialogar antes del nuevo paro